Nola lortu berrikuntza neurologikoa bizkorrago iristea praktika klinikora?

    Eguna

    2026ko azaroaren 18a - 2026ko azaroaren 21a

    Lekua

    Sevilla

    Ordua

    10:00 am - 3:00 pm

    Neuroteknologia traslazionalean, adimen artifizialean eta teknologia medikoen merkaturako sarbidean dugun esperientziaren berri emango dugu

    TECNALIAk "Neuroteknologia, adimen artifiziala eta neurologia: neuroteknologia traslazionala" izeneko mintegian parte hartuko du. Mintegi hori Espainiako Neurologia Elkartearen (SEN) 78. Urteko Bileraren barruan egingo da, zeina Espainiako neurologiaren arloko topaketa zientifiko eta klinikorik garrantzitsuenetako bat baita. Ekitaldia Sevillan izango da, 2026ko azaroaren 17tik 21era.

    Mintegian ikertzaileak, neurologoak, teknologoak eta osasun-arloko profesionalak bilduko dira. Bertan, teknologia berriek gaixotasun neurologikoen prebentzioan, diagnostikoan, monitorizazioan eta tratamenduan duten zeregina aztertuko da, bai eta ikerkuntza praktika klinikora eta merkatura eramateko erronkak ere.

    Neuroteknologiako eta teknologia medikoetako erreferentziak

    TECNALIAk partaidetza azpimarragarria izango du. Izan ere, neuroteknologian eta teknologia mediko aurreratuetan erreferentzia diren bi aditu arituko dira.

    • Ander Ramos doktoreak, TECNALIAn eta Tübingeneko Unibertsitatean Neurotechnology and Translational Science Leader denak, "Laborategitik pazientera: neuroteknologia traslazionala. Zer egiten dugun TECNALIAn” hitzaldia emango du. Zentroak teknologia neurozientifikoetan dituen gaitasunak eta egindako garapenak aurkeztuko ditu, zeinen helburua baita benetako eragina sortzea pazienteengan eta osasun-profesionalengan.
      • Hitzaldian erakutsiko du nola bultzatzen duen TECNALIAk ezagutzaren transferentzia, ikerketatik hasi eta arlo hauetan aplikatutako soluzioetaraino: garun-konputagailu interfazeak, neuroestimulazio-sistemak, errehabilitazio-teknologiak, monitorizazio aurreratua eta adimen artifizialean oinarritutako neurologiarako tresnak.
    • Javier González Lodosok, TECNALIAn Head of Strategic Initiatives in Health denak, "I+Ga eta merkaturako sarbidea. Nola egiten dugun TECNALIAn” hitzaldia emango du. Azalduko du zer estrategia erabiltzen dituzten aurrerapen zientifikoak eraldatzeari esker merkatura iristeko benetako aukera duten osasun-produktu eta -zerbitzuak sortzeko, zeinak pazienteentzat, osasun-profesionalentzat eta enpresentzat balioa sortzeko benetako gaitasuna izango baitute.

    Smart Medical Devices direlakoak eta neuroteknologiak garatzeko bazkide integrala

    Mintegi horretan parte hartzeak agerian uzten du TECNALIA Europako eragile nagusietako bat dela Smart Medical Devicesen, hau da, neuroteknologien eta teknologia mediko aurreratuen garapenean, zeinaren bidez berrikuntza-ziklo osoan laguntzen baitie enpresei, startupei, ospitaleei eta osasun-erakundeei.

    Gaitasun teknologikoak, zientifikoak, arautzaileak eta negoziokoak integratuz, gure balio-proposamenak osasun-soluzio berritzaileen garapena bizkortzen du, hasierako ideiatik hasi eta baliozkotzen eta merkaturatzen diren arte.

    • Diagnostiko, monitorizazio eta errehabilitazio neurologikorako neuroteknologiak.
    • Gizakien eta teknologiaren arteko interfaze aurreratuak.
    • Erabaki klinikoak hartzen laguntzeko sistema adimendunak, adimen artifizialean oinarrituak.
    • Konektatutako gailu medikoak eta osasunerako soluzio digitalak.
    • Smart Medical Devicesen garapena eta baliozkotzea.
    • Osasun-produktuen ebaluazio klinikoa eta araudiari dagokiona
    • Teknologia transferitzeko eta merkatura sartzeko estrategiak.

    Zientzia, teknologia eta inpaktu klinikoa konektatzen

    TECNALIAk foro horretan presentzia izateak osasun-berrikuntzarekin dugun konpromisoa erakusten du, zeinaren bidez ezagutza zientifikoa eraldatzen baitugu, eta pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duten soluzio bihurtzen.

    Bikaintasun zientifikoa, gaitasun teknologiko bereizgarriak eta merkaturako orientazio sendoa konbinatuz, TECNALIAk teknologia medikoen eta neuroteknologikoen hurrengo belaunaldia garatzen laguntzen du, eta neurologia zehatzagoa, pertsonalizatuagoa eta eskuragarriagoa bultzatzen du.

    • Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gure taldearekin.

    Barceló Convention Center, Sevilla

    Hartu zure lekua!
    Izena eman