Agenda

    Nola prestatu eskaera lehiakor bat eta nola maximizatu finantziazioa

    Eguna

    2020ko uztailaren 9a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Uztailaren bederatzian, Nerea Anacabe lankide eta EUROSTARSen IEPko kideak EUROSTARS CoD14 deialdirako proposamenak prestatzeko lantegien hirugarren saioan parte hartuko du. Deialdia egiteko epea irailaren hiruan bukatzen da.

    EUROSTARSeko proposamenak ebaluatzeko orduan, aditu teknikoen eta finantzarioen ebaluazioen atalasea gainditu duten proiektuak berriro aztertzen ditu aditu independenteen (IEP) talde batek.

    IEP taldea digitalki biltzen da Bruselako Eureka Idazkaritzan, ezarritako irizpideen arabera eskaera bakoitzak zer indargune eta ahulgune dituen eztabaidatzeko. IEP taldea lehendakari batez eta beren alorrean nazioarteko onespena duten adituz osatua dago: talde horrek zerrenda bat egingo du, ebaluazio altuenetik txikienera ordenatua. Zerrenda hori EUREKA-EUROSTARS Idazkaritzak onetsi behar du, ondoren finantzazio nazionala jaso ahal izateko.

    HIZLARIAK 

    PROGRAMA 

    • Aurreko lantegiaren laburpena 
    • Evaluation Process (in English): Eligibility and Completeness check - Financial Viability - Evaluation Criteria - Remote Experts - Aditu Independenteen Taldea (IEP) - Funding Synchro
    • Arrakasta-kasua: Espainiako enpresa baten esperientziaren aurkezpena
    • Aditu Independenteen Taldearen (IEP) aholkuak
    • CDTIren aholkuak
    • Enpresa irabazleentzako dirulaguntzen deialdia
    • Galderak 

    NORENTZAT DEN 

    • Negozioaren ikuspegitik zein ikuspegi teknologikotik interesa duen oro. 

     

    EKITALDIARI BURUZKO INFORMAZIO OSOA

    Harremanetarako: Nerea Anacabe