Agenda

    OnlineTalk: Ideia teknologiko bat duzu, eta ez dakizu nola babestu?

    Eguna

    2020ko azaroaren 4a

    Lekua

    Streaming bidez

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    TECNALIA Ventures-eko Entrepeneurs´ Clubean onlineko hitzaldi bat izango dugu Íñigo Vilallonga ClarkeModet-eko Iparraldeko zuzendariarekin eta Álvaro Ramos ClarkeModet-eko Erdialdeko zuzendari eta Teknologia Berrietan adituarekin.

    TECNALIA Ventures-eko Jabetza Industrialeko arduradunak, Aitziber Aramburuk, dinamizatuko du saioa. Hizlariek gai hauei buruzko gomendioak emango dituzte, kasu praktikoak azalduz:

    • Oinarri teknologikoko negozio-ideia bat babesteko estrategia.
    • Nola kalkulatu oinarri teknologikoko ideia baten balioa.
    • Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko oinarrizko ezagutzak.
    • Ukiezinak enpresa-sekretuaren bidez babestea, eta zer desberdintasun dituen sekretu horrek jabetza industrial eta intelektualaren eskubideen aldean.
    • Alderdi juridiko eta teknikoak.