Agenda

    Osasun-datuen espazio berriaren aukerak

    Oportunidades-nuevo-espacio-datos-salud-Tecnalia

    Eguna

    2024ko apirilaren 25a

    Lekua

    TECNALIA. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Laida bidea, 204 eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia).

    Ordua

    9:30 am - 3:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Osasun-datuen espazio berriaren aukerak: osasungintzako ekosistemaren topagunea

    Apirilaren 25ean, “Osasun-datuen Europako gune berria osasungintzako ekintzailetza-ekosistemarako aukera gisa” jardunaldia egingo da, TECNALIAk EIT Health Spain eta Basque Health klusterrarekin batera antolatuta.

    Euskadiko eta Espainiako osasungintzako ekosistema osatzen duten eragileentzat erreferentziako topagune izateko asmoz sortu da ekitaldia. Europako datu-espazio berriak sektoreari ekarriko dizkion paradigma eta aukerei buruz ikuspegi bat baino gehiagotatik eztabaidatzean datza haren balioa.

    Inbestitzaile, enpresa eta ekintzaileen arteko lotura

    Askotariko interesdunen artean zubiak eratzeko ahalmena du jardunaldi honek: inbestitzaileak, enpresa eragileak, osasungintzako zerbitzuak, ekintzaileak (startupak eta bai ETEak) eta beste eragile gako batzuk (zentro teknologikoak, akademia eta erreferentziako elkarteak, hala nola EIT Health eta Basque Health klusterra).

    Parte hartuko dute, besteak beste, Idoia Muñoz Basque Health klusterraren zuzendariak, Izabel Alfany EIT Health Spainen zuzendariak eta Borja Bonail TECNALIAko ikertzaile eta IA, robotika eta Osasun Digitaleko adituak.

    TECNALIA. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Laida bidea, 204 eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia).

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda