Agenda

    Pertsonen eta Ordenagailuen arteko Interakzioaren Elkartearen (AIPO) Udako 1. Eskola

    Interacción Persona-Ordenador

    Eguna

    2021ko uztailaren 5a - 2021ko uztailaren 9a

    Lekua

    Online

    Ordua

    4:00 pm - 7:30 pm

    Prezioa

    0 € (BEZik gabe)

    Ikerketa-proiektuetan, gizakien parte-hartzeak eta datu pertsonalak erabiltzeak alderdi askori buruzko hausnarketa etikoa eskatzen du. Hausnarketa hori Helsinkiko Adierazpenean oinarrituko da. Halaber, gizakiekin egiten den ikerketari aplikatzen zaizkion beste dokumentu batzuk aztertuko dira.

    HELBURUA

    • Hainbat ikerketa-motatan gizakien parte-hartzeari aplikatzen zaizkion alderdi etiko eta/edo legegileak aztertzea, parte-hartze horiek izanik elkarrizketak, galdetegiak, talde fokalak edo ikerketan garatzen diren prototipoak ebaluatzea, besteak beste.

    TECNALIAren parte-hartzea:

    Ainara Garzo TECNALIAko ikertzaileak hitzaldi bat emango du: "Pertsonekin egindako ikerketen alderdi etikoak, eta horiek pertsonen eta ordenagailuen arteko interakzioan duten aplikazioa eta garrantzia". Uztailaren 9an izango da, 16:00etatik 19:30era.

    Argibide gehiago

    AIPO (Pertsonen eta Ordenagailuen Interakzioaren Elkartea) elkarte profesional bat da, eta pertsonen eta ordenagailuen arteko interakzioan interesa duen orok har dezake parte. Hauek dira elkartearen helburuak: pertsonen eta ordenagailuen arteko interakzioa sustatzea eta zabaltzea, eta alor horretan diharduten zientzialarien eta profesionalen arteko lotura bideratzea.

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman