Agenda

    PITCH&PINTXO topaketa: WAVEGARDEN kasua aztergai

    Eguna

    2018ko urriaren 26a

    Lekua

    Deustuko Unibertsitatea - Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbo, Bizkaia

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Hurrengo Pitch&Pintxo topaketan, "Wavegarden kasua: startup aitzindaria olatu artifizial dinamikoak sortzen" aurkeztuko du TECNALIA Venturesen Entrepreneurs’ Clubak.

    Inbertitzaileen ustez, Wavegarden aitzindaria da olatuak sortzeko teknologia berrien merkatuan, eta 20 instalazio-eskari baino gehiago ditu, gauzatze-fase desberdinetan, munduko bost kontinenteetan.

    Hamar urte luzeko historia du Wavegardenek: 

    • 2005ean, surferako olatu artifizialen lehenbiziko prototipoak egin zituen.
    • 2010ean, surflari profesional onenek probatu zuten lehenengoz surfean aritzeko modukoa zen olatu bat. 

    Startup horretako zuzendari exekutiboa den Igor Barandiaranek azalduko du nola lortu duen, bere ekintzaile-taldearekin batera, proiektua aurrera ateratzea. Inbertsioari dagokionez, zortzi bat milioi euro behar dira Wavegardenen teknologiak behar bezala funtzionatzeko.

    Zatoz ekintzaile-kutsuko olatu artifizial hauek eta haien historia ezagutzera!

    Ez hutsik egin; eman izena!