Agenda

    PITCH&PINTXO topaketa: ZELEROS kasua aztergai

    Eguna

    2019ko abenduaren 3a

    Lekua

    Deustuko Unibertsitatea - Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbo, Bizkaia

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    TECNALIA Ventureseko Entrepreneurs’ Club taldeak, hurrengo Pitch&Pintxo topaketan, Zeleros aurkeztuko du: startup espainiar horrek Hyperloopen oinarritutako garraio-sistema bizkorragoa, eskalagarria eta efizienteagoa garatu du.

    Zeleros taldea honela osatzen da: 40 aditu baino gehiago (ingeniariak, ikertzaileak eta negozio-garatzaileak), mundu mailako 60 kolaboratzaile baino gehiago, gaur egun martxan dauden prototipo batzuk eta aribidean dauden zenbait patente garrantzitsu.  

    Garraio-teknologia berdingabea proposatzen du: 

    • Azpiegitura-kostuak murrizten ditu (eraikuntza, funtzionamendua eta mantentze-lanak)
    • Bidaiarientzat seguruagoak diren presioetan funtziona dezake.
    • Hyperloopen ibilgailuak garatzea, fabrikatzea eta saltzea du helburu. 
    • Gaur egun, teknologia osoa garatzen dute, eta beste eragile gako batzuekin elkarlanean ari dira lineak eraikitzeko eta lineekin lan egiteko. 
    • Hurrengo urratsa bi kilometroko eta proba bakar bateko pista bat eraikitzea izango da, teknologiak eskala errealean baliozkotzeko eta optimizatzeko. 

    Jardunaldian, David Pistoni Zeleroseko CEO eta fundatzaileetako bat izango da, egoitza Espainian duen Europako startup horren historia kontatzen.

    David Pistoniri buruz

    Ingeniari industriala (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa eta Stockholmeko KTH). Unibertsitatean ekin zion ekintzaile-ibilbideari, oraindik martxan dauden bi proiektutan sortzaileetako bat izanik: Makers UPV (2013) eta Hyperloop UPV (2015).

    Ekimen horiekin, nazioarteko sari batzuk irabazi zituen (NASAk eta SpaceXek emanak), eta enpresara salto egitea erabaki zuen; orduko lankide eta egungo bazkideekin batera, Zeleros Hyperloop sortu zuen. Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak 2019ko bost berritzaile nabarmenei emandako saria jaso du berriki.

    Zelerosi buruz

    Dagoeneko bosgarren garraiobidetzat hartzen den Hyperloop garatzen dihardu Zeleros Hyperloop espainiar enpresak. Haren ikuspegi bereizgarriari esker, azpiegitura-kosteak murriztu daitezke eta bidaiarientzat seguruagoak diren presioetan funtzionatu: babes pribatu eta publiko ugari ditu, 100 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte eta Europako eta mundu mailako lider gisa kokatu da.

    Zeleros, gaur egun, bere proba-pista prestatzen ari da, bi kilometrokoa, sistema abiadura handian frogatzeko.