*Toki-kopurua mugatua da
Elektrifikazioa, jasangarritasuna eta segurtasuna: eraikuntzako erronka berria
Eraikin-parkearen elektrifikazioa eta Europako EPBD (EU/2024/1275) Zuzentarau berria inoiz ez bezala ari da eraldaketa bizkortzen. Material jasangarriek, soluzio industrializatuek, eraikuntzan integratutako energia fotovoltaikoak (BIPV), energia metatzeko sistemek eta mikromugikortasun elektrikoak efizientzia areagotzen duten arren, sute-arriskuko egoera berriak ere ekarri dituzte, eta sektoreak ez ditu egoera horiek modu uniformean ebaluatzen.
Berrikuntzaren eta segurtasunaren arteko arrakala horrek irizpide aurreratuak, metodologia integralak eta datu esperimental sendoak edukitzea eskatzen du.
Erronka horri aurre egiteko, ereduzko jardunaldi tekniko bat antolatu du TECNALIAko Suaren Ingeniaritzako taldeak, ezagutza zehatza, kasu errealak eta diseinatzen edo berritzen ari garen eraikinei aplika dakizkiekeen tresnak azaltzeko.
Ezagutu EPBDk etorkizuneko eraikuntzan sartu dituen arrisku-egoera berriak
Elektrifikazio masiboa eta berrikuntza sakona konfigurazio berriak sortzen ari dira:
- Karga energetiko aldakorren mende dauden eta BIPVa duten fatxadak.
- Altueran edo eremu komunetan instalatuta dauden energia elektrikoa metatzeko sistemak.
- Erantzun termiko konplexu duten material jasangarriak.
- Mikromugikortasun elektrikoa terrazetan eta bizitegi-guneetan.
- Suteetan asmatu ezinezko portaera duten inguratzaile modular, begetal edo aireztatuak.
Egoera horiek direla eta, arriskuaren ebaluazioa, araudien bateragarritasuna eta suteen aukako babesa birplanteatu behar ditu sektoreak etengabeko aldaketan dagoen testuinguru teknologiko honetan.
Ezinbesteko jardunaldia da EPBDk, elektrifikazioak eta berrikuntzak suteen aurkako segurtasunari nola eragiten dion ulertu behar duen profesional ororentzat
Topaketa hau eraikinak diseinatzeko, berritzeko eta elektrifikatzeko moduari buruzko erabaki tekniko eta estrategikoak hartzen dituztenei dago zuzenduta:
- Material eta eraikuntza-sistema berriak garatzen dituzten berritzaileei
- Fatxada eta eraikuntza industrializatuko taldeei
- BIPVa, energia-metaketa eta mugikortasun elektrikoa sustatzen dituzten enpresei
- Suteen aurkako segurtasuna proiektuaren fase guztietan integratzeko ardura duten teknikari eta agindu-emaileak
Jardunaldi honetan, arriskuak aurreikusteko, EPBD betetzeko eta jasangarritasunean eta, segurtasunari eragin gabe, berrikuntzan aurrerapausoak ematen direla ziurtatzeko informazio tekniko garrantzitsua aurkituko duzu.
Ekitaldi honetan aurkituko duzuna
- Industriaren, administrazioaren, teknologia-zentroen eta erakunde araugileen arloetako erreferentziazko hizlariak.
- EPBDren interpretazio eguneratua suteen aurkako segurtasunaren ikuspegitik.
- Segurtasuna diseinuaren fasetik bertatik integratzeko irizpide praktikoak.
- Europako I+Gko proiektuen emaitza aitzindariak.
- TECNALIAk sortutako ezagutza tekniko, saiakuntza eta datu esperimentaletarako sarbidea.
Aukera paregabea
- Programa xehatua laster egongo da eskuragarri.
- Bitartean, hartu zure lekua: ezinbesteko topaketa izango da garapenetan segurtasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza integratu nahi dituztenentzat.
