Agenda

    Web-Probak Selenium Webdriver-ekin kudeatzeko ikastaroa

    Eguna

    2018ko martxoaren 20a - 2018ko martxoaren 21a

    Lekua

    Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, 204 eraikina, TECNALIA, Derio

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Web-Probak Selenium Webdriver-ekin kudeatzeko ikastaroak proben automatizazioaren ikuspegi osoa eta sakona emango dio parte-hartzaileari. Proben automatizazioa SCRUM printzipioen esparruan egiten diren web-aplikazioen garapenetako jardunbide berritzaile bat da. Bi egunez, xehe azalduko da nola automatizatzen diren web-probak kode irekiko plataforma horren bidez, eta beste alderdi garrantzitsu batzuekin osatuko da, hala nola integrazio jarraitua, probek zuzendutako garapena (TDD), lengoaia errazekin probak zehaztea (Cucumber/Gherkin) eta automatizazioaren egitekoa esparru bizkorretan (hala nola SCRUM) lan egiten duten ekipoetan.

    EDUKIA 

    • Proben automatizazioa eta Scrum
    • Selenium IDE / RC / WebDriver. Kontzeptu aurreratuak
    • Selenium GRID
    • JUnit / TestNG, ANT: exekuzioa eta txostenak sortzea
    • Integrazio jarraitua Jenkins-ekin
    • Datuek zuzenduta (data-driven) lan egiteko esparrua
    • Esparru hibridoa (teklatua + datuek zuzendutakoa)
    • Orri- eta fabrika-ereduak
    • Arakatzaile eta sistema eragile anizkoitzen adibideak
    • Gherkin lengoaia, proben zehaztapen funtzionala egiteko
    • Cucumber JVMren adibideak, portaerak zuzendutako garapena (BDD) egiteko esparru gisa
    • Integrazioa SauceLabs-ekin
    • Adibideak eta ariketak