Agenda

    Produktu osasungarriak vending-makinetarako: Mindfoodland

    Eguna

    2018ko urriaren 24a

    Lekua

    TECNALIA (Miñano, Leia aretoa. Leonardo Da Vinci kalea, 11)

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Elikagai osasungarriak snack formatuan saltzeko produktu naturalen garapenerako Mindfoodlandek ekimen berri bat jarri du martxan snack formatuko produktu natural berriak garatzeko, elikagai osasungarriagoak saltzeko. Elikadura krudibeganoko produktuak dira, vending-makinetan salgai daudenak, jateko prest. TECNALIAk bat egin du elikadura orekatuago eta jasangarriago baten aldeko erronka horrekin.

    Aurkezpen-jardunaldian plazaratuko dugu vending-makinetarako garatzen ari diren eta landare-jatorriko lehengaiz eginak dauden produktuen zerrenda. Egungo produktuen aldean (patata frijituak, opil industrialak, jaki aurrez prestatuak...), alternatiba erakargarria, osasungarria eta nutrizioaren aldetik egokia dira elikagai berriak.

    Aurkezpenean izango dira bai mindfoodland kontzeptuaren sustatzaileak, fase komertzialeko lehen garapenen arduradunak, eta bai TECNALIAko Elikadura Osasungarria saileko arduradunak, beren ezagutza zientifikoa eta teknologikoa berekin dakartela.

    Elikadura kontzientea eta orekatua izango da hizpide topaketa horretan, eta aipatutako produktuetako batzuk dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

    Zure zain izango gaituzu!

    Informazio gehiago behar baduzu, galdetu Izaskun Marañón

    * Lekua mugatua da