Agenda

    Prozesu-industria jasangarrientzako eragiketa digitalizatuei buruzko tailerra COCOP eta FUDIPO

    Eguna

    2020ko martxoaren 11a

    Lekua

    Sozialforschungsstelle (sfs) – TU Dortmund University, Evinger Platz 17, Dortmund, Germany

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Ikerketako eta Berrikuntzako EuropakoCOCOP eta FUDIPO  ekimenek (hurrenez hurren, “Prozesu konplexuak optimizatzeko koordinazioa” eta “Industria planifikatzeko ekoizpen-zuzendaritza eta energia- eta prozesu-industrien optimizazioa”), zeinetan ikerketa-erakunde gisa parte hartzen baitugu, tailer bat antolatu dute, EBk prozesu-industrietako eragiketa digitalei buruz duen ikuspegia azaltzeko: prozesu intentsiboen instalazio osoaren datuen monitorizazioari eta kontrolari buruz eztabaidatuko da. 

    • COCOP eta FUDIPO proiektuek beren ikuspegien eta helburuen berri emango dute, eta azalduko dute zer soluzio ezarri dituzten zenbait prozesu-industriatan (hala nola altzairuarena, kobrearena eta paperarena; petrolio fintzearena; beroa eta elektrizitatea sortzeko instalazioena eta hondakin-uren tratamenduarena).
    • Halaber, kalitatean eta baliabideetan/efizientzia energetikoan zer eragin duen aztertuko dute, bai eta beste sektore batzuetara transferitu daitekeen edo ez ere. 

    Ekitaldiaren agenda laster egongo da eskuragarri.

    Izen-ematea 

    *Toki-kopuru mugatua