Agenda

    PTECen 14. foroa - Berrikuntza garraio-azpiegituretan

    Eguna

    2017ko azaroaren 21a

    Lekua

    Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza Eskola, Almagro kalea 42, Madril

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Garraio-azpiegituretako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, ez huts egin PTECen 14. foroa, zeina Madrilen egingo baita

    Bi saio egingo dira: azpiegitura-arloko I+G+Bko estrategiei buruzkoa bat, eta azpiegituretako emaitza berritzaileei buruzkoa, bestea.

    Aditu ugarik hartuko dute parte, hala nola gure lankide Jesús Isoirdek. Hark kontatuko digu teknologia berriek zenbateraino aldatuko duten azpiegiturak diseinatzeko, eraikitzeko, haietan jarduteko eta mantentze-lanak egiteko modua, eta garapen horien bidez nola hobetuko diren azpiegituren jasangarritasuna, errendimendua, segurtasuna, irisgarritasuna eta ekonomia.

    Parte hartzeko, bidali izena emateko orria PTECen Idazkaritzara. Jarri zure izen-abizenak, zein erakundetakoa zaren eta helbide elektronikoa, eta bidali eskaera  azaroaren 17a baino lehen.

    Informazio gehiago: www.plataformaptec.es