Agenda

    Robotika inklusiboari eta garun-makina teknologiei buruzko zikloa: Hello, Robot

    Eguna

    2019ko irailaren 11a

    Lekua

    San Telmo museoa Zuloaga plaza, 1, 20003 Donostia, Gipuzkoa

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Teknologia disruptiboak dira robotika eta garun-makina interfazeak, eta abiadura handian ari dira garatzen. San Telmo museoak (Donostia) jardunaldi batzuk antolatu ditu “Hello, Robot” erakusketaren barruan, egoera berri horrekin erlazionatutako gai batzuk lantzeko.  

    Jardunaldion helburua da teknologia horiek inklusiboak, jasangarriak eta gizartearekiko arduratsuak izatea, gizaki guztiok geure kabuz uler ditzagun. Orobat landuko dira beste alderdi batzuk, hala nola zer ondorio izango dituzten lan-merkatuan teknologia disruptibo horiek.

    Robotika inklusiboa gizartea hobetzeko

    Arantxa Rentería (TECNALIA), INBOTS proiektuaren arduraduna, “¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas? Mitos, realidades, ética y derecho de la robótica” mahai-inguruan izango da, eta harekin izango dira, besteak beste, Madrilgo Complutense Unibertsitateko, Cajal-CSIC Institutuko eta EHUko adituak.

    Informazio gehiago