Gure laborategi elektrikoak Middle East Energy Dubain egongo dira

    Feria MEE 2026

    Eguna

    2026ko apirilaren 7a - 2026ko apirilaren 9a

    Lekua

    Dubai

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Gure laborategi elektrikoak Middle East Energy Dubai 2026 azokan izango dira aurten ere.

    Middle East Energyk, Ekialde Ertaineko energia-sektoreko nazioarteko ekitaldi garrantzitsuenetako batek, 50. edizioa egingo du aurten, eta mundu osoko fabrikatzaileak, konpainia elektrikoak eta sektoreko profesionalak bilduko ditu.

    Aurten, hiru erakusketa osagarrik indartuko dute ekitaldia: Ekialde Ertaineko baterien erakusketa, Ekialde Ertaineko Intersolar erakusketa eta Ekialde Ertaineko energia-metaketa erakusketa. Hala, energia-sorkuntza, -biltegiratzea eta -integrazioa uztartzen dituen plataforma bakar bat sortuko da

    Energia-sektoreko alor asko landuko dira ekitaldian:

    • Energia-transmisioa eta -banaketa
    • Energia berriztagarriak eta energia garbia.
    • Energia-kontsumoa eta -kudeaketa.
    • Bateriak eta energia-metaketa.
    • Elektrizitate-sorkuntza

    Gure ekipamendu elektrikoen laborategiak hamar urte baino gehiagotan hartu du parte Middle East Energyn, eta erreferentzia da Ekialde Ertainean, batez ere Arabiar Emirerri Batuetan, Saudi Arabian eta Omanen. Hango enpresa nagusiek konfiantza dute guregan, eta gure esperientzia teknikoan.

    ISO 17025 akreditazioa duten laborategiak

    TECNALIAko ekipamendu elektrikoen laborategiek ENAC ILACen ISO 17025 arauaren araberako ziurtagiria dute, eta nazioarteko ziurtapen-erakundeek aintzatetsita daude.

    Besteak beste, produktu hauek ebaluatzen eta ziurtatzen ditugu:

    • Banaketa- eta neurketa-transformadoreak.
    • Erdi- eta goi-tentsioko kableak eta osagarriak.
    • Behe-tentsioko koadroak eta erdi-tentsioko zelulak.
    • Inbertsoreak, bihurgailuak eta kargatze-zutoinak.
    • Isolatzaileak eta tapa-zeharkatzekoak.
    • Segurtasun elektrikoko ekipamenduak.
    • Babes-, neurketa- eta kontrol-ekipamenduak.

    Etorri Middle East Energy Dubai 2026 azokara

    Gure postuan itxarongo zaitugu (Hall 2 – F28 standa). Gure talde teknikoak erakutsiko dizu zer berritasun ditugun adostasuna ebaluatzeko eta produktua ziurtatzeko zerbitzuetan banaketako eta garraioko sare elektrikoetarako, smart grid edo sare elektriko adimendunak barne, eta sektoreko arauen eguneratze garrantzitsuenak ere azalduko dizkizu.

    • Eskatu zure doako pase profesionala!
    • Middle East Energy Dubai erakusketara joan nahi baduzu, idatzi helbide hauetako batera, eta doan bidaliko dizugu azokarako gonbita: Aitor Kortajarena / Jon Rozados.

    Dubai, Hall 2 – F28 standa

    Hartu zure lekua!
    Izena eman