Agenda

    Sare elektriko adimendunetako gailu elektronikoen zibersegurtasuna - Kodetze segurua

    Eguna

    2018ko martxoaren 7a

    Lekua

    Webinarra

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Gailu elektronikoek, beren ahultasunek eragindako mehatxuak ez ezik, badituzte zenbait arrisku gailuak garatzean jardunbide egokiak zaindu ez izateak edo patroi seguruak ez erabiltzeak eragindakoak.

    Erasoen analisia, normalean, hirugarrenen baten softwareak dituen ahultasun ezagunetara edo sistema babesteko neurrietara (pasahitzak, zifratzea, etab.) bideratzen da. Badira, ordea, diseinuari berari eta sistemaren kodetzeari dagozkion arrisku batzuk, eta ez dira besteak bezain agerikoak izaten.

    Gaur egun, programazio-lengoaia malguena C da. Ahalmen handia du, baina kontuan hartu beharreko arrisku batzuk dakartza berekin, gero eta eraso gehiago eta sofistikatuagoak egiten baitzaizkie gailuei eta kontrol-azpiegiturei. Hala, badaude patroiak, tresnak eta jardunbide egokiak C-n kodeketa segurua egin ahal izateko kutxa zuriko ikuskaritza sakonak egin behar izan gabe. Webinar honetan, halako adibide batzuk aurkeztuko dira.

    Linux eta C lengoaia erabiltzen duten sare elektriko adimendunetako gailu elektronikoen garapenean parte hartzen duten taldeei zuzendua dago webinar hau.

    AGENDA

    Ordutegia Gaia
    16:00 Aurkezpena eta sarrera
    ► Sare elektriko adimendunen kodetze seguruaren hastapenak
    ► Kontsiderazioak, mehatxuak eta erasoak
    16:10 Kasu praktikoak
    ► Diseinu-patroien gabezia identifikatzeko tresnen erabilera. Adibidea.
    ► Patroi seguruen erabileraren jardunbide egokiak
    ► Ondorioak
    16:40 Galderak

    HIZLARIA

    Ander Juaristi

    Ander Juaristi