Zibersegurtasunak eragiketak zuzentzen dituzten erabakiei eragiten dienean
Adimen Artifiziala dagoeneko integratuta dago sistema industrialetan, garraio-sistemetan eta eragiketa kritikoetan, zeinetan ingurunea interpretatzen baitu eta denbora errealeko erabakiak hartzen baititu. Ingurune kontrolatuetatik sistema fisiko eta operazionaletara egindako jauzi hori zibersegurtasun-arrisku berriak sortzen ari da, ohikoak ez bezalakoak direnak eta operazioetan eragin zuzena dutenak.
Egoera berri horietan, zibererasoek ez dute soilik sistemak gelditzea edo informazioa atzitzea bilatzen; datuak, ereduak eta pertzepzioa manipulatzea ere bilatzen dute, erabaki automatikoak aldarazteko, hutsegitea giza operatzaileek edo ikuskapen-sistema klasikoek hauteman ezin duten modu batean.
AA industria- eta garraio-sistemetan sartu denetik zibersegurtasunaren paradigma nola aldatzen ari den hartuko dute hizpide Alberto Miranda eta Carmen Palacios gure lankideek; azalduko dute, halaber, zergatik den gaur ezinbestekoa diseinutik beretik eta sistema adimendunen bizi-ziklo osoan segurtasun-, konfiantza- eta erresilientzia-ikuspegiak txertatzea.
Jardunaldiaren helburuak
- Industria- eta garraio-inguruneetan AA zibersegurtasun-arriskuak nola eraldatzen ari den aztertzea.
- Ulertzea sistema adimendunek jasandako erasoek zergatik eragin ditzaketen eragiketetan benetako inpaktua duten hutsegite isilak.
- Industriako eta garraio autonomoko sistemetako aplikazioen kasu errealak ezagutzea.
- AA-sistema seguru, fidagarri eta erresilienteak diseinatzeko jardunbide egokiak identifikatzea.
- Sistemak ez ezik, eragiketak zuzentzen dituzten erabaki automatizatuak ere babestu beharraren inguruko hausnarketa abiaraztea.
Funtsezko edukia
- Adimen Artifizialaren bilakaera, datuen analisitik hasi eta erabaki operatiboak hartzeraino.
- Zibersegurtasunaren paradigma-aldaketa: sistemak eta sareak babestetik, datuak, ereduak eta erabakiak babestera.
- AAn oinarritutako sistema adimendunen arrisku berriak: datuen mendekotasuna, esplikagarritasun baxua eta portaera ez-determinista.
- AA-ereduen kontrako erasoak eta sistema fisikoetako pertzepzioaren manipulazioa.
- AAren zibersegurtasunak eragiketetan eragin zuzena duen kasu errealak industrian eta garraioan.
- Sistema adimendunen diseinuan segurtasuna, konfiantza eta erresilientzia integratzeko ikuspegiak.
Norentzat
- Ekoizpen-prozesuetan, robotikan edo kontrol-sistemetan AA dagoeneko erabiltzen duten industria-enpresak.
- Makineriaren eta produktu digital konektatuaren fabrikatzaileak.
- Garraio, logistika eta mugikortasun adimendunaren arloko erakundeak.
- Ingeniaritzako, operazioetako, berrikuntzako eta industria-zibersegurtasuneko arduradunak.
- Sistema adimendunetako zibersegurtasunaren erronka berriak ulertzeko interesa duten profesionalak.
Hurrengo jardunaldiak
- Hartu zure lekua!: Arabako Parke Teknologikoa. Hermanos Lumiere 11, Gasteiz (Araba). Eguna: 2026-06-24
