Agenda

Sektore aeroespazialeko nazioarteko azoka: ADM Sevilla 2024

aeronáutica_aeroespacial_sevilla

Eguna

2024ko maiatzaren 14a - 2024ko maiatzaren 16a

Lekua

Sevillako kongresu- eta erakusketa-jauregia

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

Nazioarteko negozio-topaketak Azoka Aeroespazialean, eta matchmaking-programa azpimarragarria

ADM Sevilla azoka aeroespazialaren hurrengo edizioa topagune erabakigarria izango da sektoreko profesionalentzat. Ekitaldi horretan, sektore horren etorkizuna egituratzen duten funtsezko gaiak jorratuko dira.

Hitzaldien gai nagusiak

  • Hegazkingintza jasangarria: berrikuntza eta ingurumen-erantzukizuna ardatz hartuta, hegazkingintza jasangarriaren azken joerak eta garapenak aztertuko dira.
  • Fabrikazio adimenduna: lehiakortasunerako eta hazkunderako funtsezkoa da fabrikazio-prozesuan teknologia aurreratuak erabiltzea. Hitzaldi horretan fabrikazio adimenduneko azken estrategiak eta praktikak eztabaidatuko dira.
  • Aireko mugikortasun aurreratua: aireko mugikortasunean iraultza gertatzen ari da; horren erakusgarri dira droneak, hiriko aireko ibilgailuak eta beste. Mugikortasunaren aro berri honen aukerak eta erronkak aztertuko ditugu.

B2B Meetings

  • Ekitaldiak B2B Meeting-ak egiteko plataforma bat eskaintzen du; hoaren bidez, enpresek aukera dute kontaktu estrategikoak ezartzeko eta elkarlan-aukera berriak aztertzeko.
  • Tresna horrek bilerak aldez aurretik identifikatzen eta programatzen laguntzen du. Horri esker, denbora aurrezten da, eta efizientzia maximizatzen da hornidura-katean, erosketa-sailetan eta talde teknikoetan.

Gaikako hitzaldiak

  • ADM Sevilla azoka aeroespazialak sektoreko profesionalentzako ezinbesteko hitzaldi-saila eskaintzen du.
  • Hitzaldi horiek aukera paregabea ematen dute esperientziak partekatzeko eta merkatuaren bilakaera ikuspegi askotatik ulertzeko, hala nola zientifikotik, industrialetik, teknikotik eta komertzialetik.

Zergatik izango gara ADM Sevillan?

ADM Sevilla sektore horretako Espainiako industriaren matchmaking-programarik garrantzitsuena da. Jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak, 1. eta 2. mailako hornitzaileak, fabrikatzaileak eta zerbitzu-hornitzaileak konektatzen ditu, eta elkarlana eta negozioak bultzatzen dituzten bilera pertsonalizatuak egiteko aukera ematen du.

TECNALIAren parte-hartzea

TECNALIA ADM Sevillan izango da, stand batekin, eta aktiboki hartuko du parte B2B bileretan.

Begoña Canflanca eta Ángel Dobladorekin harremanetan jartzeko, eskatu zure hitzordua.

Sevillako kongresu- eta erakusketa-jauregia

Hartu lekua!