Agenda

    SembrAI 2025: etorkizuna elikatzen duen adimena

    SembrAI 2025: inteligencia que alimenta el mañana

    Eguna

    2025ko irailaren 25a - 2025ko irailaren 26a

    Lekua

    Kordobako Unibertsitateko Errektoretza. Medina Azahara etorbidea, 5, Poniente Sur, 14071 Kordoba

    Ordua

    9:00 am - 3:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Ezagutu SembrAIn nekazaritzako elikagaien sektorean AA erabiltzearen gure kasu arrakastatsuak

    Datorren irailaren 25ean eta 26an, nekazaritzako elikagaien sektorearen berrikuntzaren epizentroa izango da Kordoba. Izan ere, Nekazaritzako Elikagaien Kateari Aplikatutako Adimen Artifizialari buruzko Nazioarteko III. Kongresua (SembrAI 2025) egingo da han.

    Nekazaritzako Elikagaien Nazioarteko Bikaintasun Campusak (ceiA3) antolatzen du topaketa hori, eta honako hauentzat diseinatua dago: teknologia eta nekazaritzako elikagaien sektorearen arteko elkargunean lan egiten duten profesional, enpresa, startup, zentro teknologiko, unibertsitate, inbertitzaile eta arduradun publikoentzat.

    • Aukera paregabea da nekazaritzako elikagaien sistemaren eraldaketa digitala bizkortzeko adimen artifiziala erabiliz.
    • Europako ekosistemako funtsezko eragileen arteko lankidetza sustatzea, eta, horrekin batera, transferentzia teknologikoa bultzatzea eta negozio aukera berriak sortzea.

    SembrAI kongresuaren helburua

    • Nekazaritzako elikagaien kate osoan transferentzia teknologikoa eta berrikuntza bultzatzea.
    • Nekazaritzako elikagaiei aplikatutako adimen artifizialaren Europako ekosistemako eragile nagusiak konektatzea.
    • Inbertsiorako eta enpresen garapenerako aukerak sortzea, ekintzaileen eta inbertitzaileen arteko harreman zuzenaren bidez.

    Jasangarritasuna eta adimen artifiziala

    Gure lankide Gerardo Jiménez Luquek, Andaluziako Estrategia eta Merkatu arduradunak, "Jasangarritasuna eta adimen artifiziala" izenburuko mahai-inguruan parte hartuko du.

    Gerardok sektore horretan ditugun teknologiak eta kasu arrakastatsuak azalduko ditu, hots, fitosanitario berrien garapenari aplikatutako AA, nekazaritzako elikagaien sailkapenari aplikatutakoa, ingurumen-inpaktua automatizatzeko eta iragartzeko AAko ereduak eta beste.

    Mahai-inguru hori Clara Aguilera europarlamentario ohi eta Europako gaietan adituak moderatuko du, eta honako hauek ere hartuko dute parte:

    • Ricardo Fernández, kontseilaria eta senior advisor-a, arlo hauetan: retail, nekazaritzako elikagaien katea eta jasangarritasuna.
    • Anna Gras, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea.
    • Adrián Ferrero, CEO & Founder Biome Makers.
    • Héctor Barbarin, Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Segurtasunaren Zentro Nazionaleko zuzendari nagusia.

    TECNALIAk aktiboki hartzen du parte sektore estrategikoen jasangarritasuna, lehiakortasuna eta digitalizazioa sustatzen duten horrelako ekimenetan, zeinek sektorearen erronkei erantzuten baitiete eta sektorearen beharrei aurrea hartzen baitiete.

    SembrAI 2025 aukera paregabea da berrikuntza, talentua eta inbertsioa ingurune kolaboratibo batean konektatzeko.

    Kordobako Unibertsitateko Errektoretza. Medina Azahara etorbidea, 5, Poniente Sur, 14071 Kordoba

    Hartu lekua!
    Izena eman