Agenda

    Sentsorika aurreratua eta adimenduna Atlas Collaborate Murcian

    Sensórica avanzada e inteligente en Atlas Collaborate Murcia

    Eguna

    2025ko urriaren 15a - 2025ko urriaren 16a

    Lekua

    Víctor Villegas biltzar-zentroa (Murtzia)

    Ordua

    8:00 am - 5:00 pm

    Hau da unea: sentsorika aurreratu eta adimenduna

    Collaborate Murcia 2025 topaketan, aztergai da zer faktoreri esker den erakargarriagoa lurralde bat erabakiak hartzeko hub gisa, hainbat alderditik begiratuta: araudia, ekintza politikoa eta akademiaren eta ekoizpen-sektoreen arteko erlazioa.

    Norberaren ekosistemetan eta maila globalean lidergo-gaitasuna izan nahi duten erakundeek gaur egun zer baldintza bete behar dituzten ere aztertuko da.

    TECNALIA Collaborate Murcia 2025 topaketan izango da, non produktibitatea lortzea bilatzen baita teknologiaren eskutik

    Collaborate ekitaldiak 4.0 industriaren ekosistemaren topagune dira; haietan, iraultza teknologiko eta digitalaren ondorioz 4.0 industriak aurre egin behar dien erronkei heltzen zaie. Helburua da laguntzaileak eta parte-hartzaileak konektatzea, industriaren eta teknologiaren arteko lotura ezartzea eta soluzio teknologiko berrien aplikazioei ikusgarritasuna ematea.

    TECNALIAk, GOLDen babesle izanik, collaborate ekitaldietan parte hartuko du, bere esperientzia teknologikoa erakusteko eta, industria-sareari lehiakorragoa izaten laguntze aldera, haren behar teknologikoen berri biltzeko.

    Sentsorika aurreratu eta adimenduna, nekazaritzako elikagaien sektorean

    • Urriak 16, osteguna: edizio honetan, gure lankide Jesús Casbasek ssentsorika aurreratu eta adimendunaren erabilera-kasu batzuk azalduko dizkigu, arreta nagusia nekazaritzako elikagaien sektorean jarrita. Casbas industria-ingeniaria da, eta 4.0 Hornikuntza Kateko Master Aditu titulua du (Zaragozako Unibertsitatea).

    Bat egin erronka honekin, eta parte hartu! 

    Víctor Villegas biltzar-zentroa (Murtzia)