Agenda

    Siderurgia 2030: teknologiak nola lagundu diezagukeen etorkizuneko erronkei aurre egiten

    Eguna

    2019ko azaroaren 28a

    Lekua

    TECNALIA Bizkaiko Teknologia Parkea, 700 erakina

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Sektorean kezka-iturri dira, besteak beste, lehengaien kostuaren igoera, instalatutako gehiegizko ahalmena, energia-kostu gero eta handiagoa eta erregulazio berriak, eta aurre egin behar zaie.

    Hori guztia kontuan hartuta, berrikuntzaren ikuspegitik, teknologiak balio bereizgarria du, eta jauzi kualitatibo bat dakarkie produktuak eta prozesuak soluzio teknologikoekin osatzea erabakitzen duten enpresei.

    ZERTAN DATZA JARDUNALDIA? ZER TOPATUKO DUZU? 

    • Altzairugintzaren sektoreko askotariko enpresen topaleku bat: altzairugintza bera, altzairuaren eraldatzaileak, altzairuzko produktuen erabiltzaileak, eta sektoreko ekipamendu- eta teknologia-hornitzaileak, teknologiak eta I+Gko arduradunak.
    • Burdingintzaren sektoreak dituen erronken azterketa.
    • Negozio-aukera berriak identifikatzea

    NORENTZAT DEN 

    • Altzairutegietako I+Gko arduradunak, enpresa eraldatzaileak, ekipamendu- eta teknologia-hornitzaileak
    • Proiektu-kudeatzaileak
    • Unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako ikertzaileak 

    EKITALDIA EZ GALTZEKO ARRAZOIAK

    Gorde eguna berrikuntza ardatz duen foro batera joateko, non burdingintzaren sektorearen etorkizuneko beharren eta erronken berri emango baitute eragile nagusiek.

    Aprobetxatu aukera etorkizuneko negozio-lerroak eraikitzeko, elkarlan-saio baten bidez, non altzairugintzako eragile guztiek hartuko baitute parte.

    Hemendik gutxira argitaratuko dugu agenda; burdingintzako eta industriako enpresa gailenak izango ditugu. Sektoreak gainditu behar dituen zailtasunei nola heldu dieten azalduko dute.

    IZENA EMAN

    Egitaraua

    Ordua Tema
    09:30 Erregistroa
    10:00

    Ongietorria eta jardunaldiaren hasiera

    ►  David Sánchez. Industria eta Garraioko zuzendari laguntzailea TECNALIA

    ►  Andrés Barceló. UNESIDeko (UNión de Empresas SIDerúrgicas) zuzendaria

    10:20

    HASIERAKO HITZALDIA: 2030era begira: nola eta nora iritsi nahi dugun

    ► Susana Peregrina, PLATEAko koordinatzaile orokorra eta ARCELORMITTAL R&D Basque Countryko zuzendaria

    10:50

    HITZALDIA: Burdingintza eta I+G: oraina eta etorkizuna dituen aliantza bat

    ► Borja Peña. Burdingintzako plataformaren arduraduna, TECNALIA

    11:05

    HITZALDIA: Berotze-labe adimendunak, altzairuaren prozesu lehiakor eta jasangarrietarako (HORUS)

    ► Félix Bayón, Steering Product Manager, SIDENOR

    11:20

    HITZALDIA: Burdingintzako produktuen ingurumen-aztarna lehiakortasun-gako

    ► Aritz Alonso, Ekonomia Zirkularreko plataformaren arduraduna, TECNALIA

    11:35

    ATSEDENALDIA - KAFEA

    11:55

    HITZALDIA: Metalurgiako estrategia berriak kromo askoko altzairu martensitikoak (METALCRO) hobetzeko

     Alejandra López, I+Gko zuzendaria, TUBACEX INNOVACIÓN

    12:10

    HITZALDIA: Burdingintzaren industria digitalizatzen

    ► Mikel Niño, 4.0 Industriaren arduraduna, TECNALIA

    12:25

    ELKARRIZKETAK: Gure etorkizuneko erronkak konponduz: zer erronka dira?, nola egin behar diet aurre?, zer egin dezaket?

    ► Ana Arroyo, TECNALIA

    14:15

    AMAIERA

    ► Asier San Millán, zuzendari nagusia, SIDEREX

    14:25 HARREMAN-SAREAK LANTZEKO BAZKARI-LUNCHA