Agenda

    Smart Agrifood Summit 2022: energia fotovoltaikoa nekazaritzan

    Energía solar fotovoltaica en agricultura

    Eguna

    2022ko irailaren 29a - 2022ko irailaren 30a

    Lekua

    FYCMA, Málaga

    Ordua

    9:00 am - 2:00 pm

    Smart Agrifood Summit 2022 topaketan parte hartuko dugu, eta eguzki-teknologia nekazaritzan aplikatzeko gakoak azalduko ditugu.

    Nekazaritza-sektoreak garrantzi handia du Espainian, bai ekonomian, bai gizartean, bai ingurumenean. Espainiako nekazaritzako azalera erabilgarria 23 milioi hektareatik gorakoa da, Espainiako lurraldearen ia erdia.

    Ezagutu Smart Agrifood Summit

    • Nekazaritzako elikagaien sektorean nazioartean erreferente den ekitaldia.
    • Topagune presentzial eta birtuala, beste bazkide batzuekin sinergiak sortzeko, finantziaziorako eta nazioartekotzeko bideak handitzeko, eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutarazteko.
    • Nekazaritzako elikagaien kateko katebegi guztien eraldaketa digitala eta garapen jasangarria lantzeko foro bat; hainbat gai jorratuko dira zazpi guneetan.
    • Smart Agrifood Summit-en helburua da sektoreak eraldaketa digitalari dagokionez dituen aukerak garatzea eta planeta jasangarriagoa izan dadin laguntzea.

    TECNALIAren parte-hartzea

    Gerardo Jiménez Luque gure lankidea, Andaluziako TECNALIAko zuzendari nagusia, hizlari arituko da eguzki-teknologiei eta horiek nekazaritzaren sektorean duten aplikazioari buruzko tailerrean (agrovoltaika ere deitzen zaio).

    Agrovoltaikak azalera erabilgarrien eraginkortasuna areagotzen du, eta erlazio ezin hobea lortzen du laborearen eta energia-autoprodukzioaren artean. Sistema fotovoltaikoen aurrerapenek aukera berriak sortzen dituzte sektorean, eta sortzen diren premia berriei irtenbide eraginkor bat ematen diete.

    FYCMA, Málaga

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda