Smart City Expo World Congress

    City Digital Twin

    Date

    3 November 2026 - 5 November 2026

    Venue

    Bartzelona

    Time

    9:00 am - 5:00 pm

    Hau da gure misioa: hiriak ahalduntzea eta hiri-berrikuntza kolektibizatzea, mundu osoan

    Smart City Expo World Congress (SCEWC) biltzarra Bartzelonan egiten da 2011tik; hirientzat, nazioarteko ekitaldi nagusia da.

    SCEWCek hirietarako eta herritarrentzako etorkizun hobe bat eraikitzeko lan egiten du, eta, horretarako, berrikuntza soziala sustatzen du: elkarketak bideratzen ditu eta aukera komertzialak identifikatzen.

    TECNALIAren parte-hartzea

    • PNOren standean izango gara, gonbidatu gisa, eta hainbat alorretan ditugun gaitasunak erakutsiko ditugu: hiri-eraldaketa, deskarbonizazioa, energia-plangintza, klima-aldaketara egokitzea eta ingurumen-kalitatea.
    • TECNALIAn, hiri-plangintzako prozesuak digitalizatzen ditugu, hiriaren ikuspegi integratua eskaintzeko eta ebidentzietan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.
    • Sakon aztertuko dugu teknologiak nola laguntzen dien lurraldeei trantsizioa bizkorrago egiten hiri-eredu jasangarriagoa eta erresilienteagoa izateko.

    Smart City Expo

    Hausnartu beharra dago: nola eraiki hiri adimendun bat gizarte berritzaile eta jasangarrientzat?, nola eraiki bizitzeko hobeak diren tokiak?, nola aldatu mundua prozesu horretan?

    Munduko biztanleriaren % 55 hiriguneetan bizi denez eta mundu osoko ehunka hiri eta jurisdikziok larrialdi klimatikoa deklaratu dutenez, hiriek protagonista izan behar dute etorkizun jasangarri baterako trantsizioan. Horretarako, funtsezkoa da naturaren balioa indartzea, dimentsio anitzeko desberdinkeriak murriztea eta berotegi-efektuko gasik gabeko etorkizun baterantz urratsak egitea.

    Egiten duguna gara, eta hala dira hiriak ere. Hiriak eraikitzen ditugu, baina hiriek ere eraikitzen gaituzte gu.