Agenda

    Smart City Expo World Congress 2022 Bartzelonan

    Soluciones tecnológicas de Tecnalia en la Smart City Expo World Congress 2022

    Eguna

    2022ko azaroaren 15a - 2022ko azaroaren 17a

    Lekua

    FIRA Barcelona Gran Vía, Av. Joan Carles I, 64, 08908 L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona)

    Ordua

    9:00 am - 6:30 pm

    Smart City Expo World Congress 2022n izango da TECNALIA, MICROSOFTen eskutik

    Smart City Expo World Congress-ek enpresa, gobernu eta erakunde berritzaileenetako liderrak bilduko ditu, hirientzat eta herritarrentzat etorkizun hobe bat sortzeko.

    TECNALIAren parte-hartzea

    TECNALIAk MICROSOFTen eskutik hartuko du parte azoka horretan, eta gune berezi bat partekatuko du erreferentziazko bi zentro teknologikorekin: IMEC eta TNO.

    • TECNALIAn erakunde publiko eta pribatuekin lan egiten dugu, hiriei eta lurraldeei ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkei aurre egiten laguntzeko; horretarako, datuak, teknologiak eta berrikuntza erabiltzen ditugu, hala nola biki digitalak, hiri-plangintzako eta -kudeaketako erabakiak hobeki hartzeko.
    • Hiriak eta lurraldeak modu positiboan eraldatzen eta garatzen laguntzen dugu; horretarako, hiri-soluzioen sorta bat baliatzen dugu, hiri adimendun, bizigarri eta erresilientearen ikuspegia hartzera bideraturik eta inpaktu handiko teknologia aurreratuak baliatuz.

    Smart City Expo World Congress-i buruz

    Hirietarako nazioarteko erreferentea den ekitaldi honen xedea da hiriak ahalduntzea eta mundu osoko hiri-berrikuntza kolektibizatzea, berrikuntza soziala sustatuz eta lankidetza-aukerak identifikatuz.

    Informazio gehiago eta agenda

    Fira Bartzelona Gran Vía, Bartzelona

    Hartu lekua!
    Izena eman