Smart medical device edo ekipo mediko adimendunen berrikuntza sustatuko dugu HLTH Europe 2026 ekimenean

    Eguna

    2026ko ekainaren 15a - 2026ko ekainaren 18a

    Lekua

    RAI biltzar-jauregia, Amsterdam

    Ordua

    12:00 am - 3:00 pm

    Prezioa

    Kontsultatzeko

    HLTH Europe 2026en, osasun arloko berrikuntzako Europako ekitaldi nagusian, parte hartuko dugu

    Ekainaren 15etik 18ra, TECNALIAko Osasun taldearen ordezkari batzuk ICEXen Espainia pabiloian egongo dira, HLTH Europe ekitaldian. Bertan, smart medical device edo ekipo mediko adimendunak garatzeko gure gaitasunak aurkeztuko ditugu, osasun digitaleko nazioarteko ekosisteman dugun posizionamendua sustatzeko.

    HLTH Europe Amsterdamen egingo da aurten, eta osasun-sektorearen eraldaketarako erreferentziazko topagune bihurtu da. 5.000 lider eta berritzaile baino gehiago bilduko dira bertan —esaterako, osasun-hornitzaileak, industria, startupak eta inbertitzaileak—, osasun arloko soluzio teknologiko eta arta-eredu berriak sustatzeko helburuarekin.

    Gailu mediko adimendunekin osasun-sektorearen eraldaketa bizkortzen

    TECNALIAk gailu mediko adimendunen arloko bere balio-proposamena aurkeztuko du, zeina enpresei berrikuntza-ziklo osoan laguntzera bideratuta baitago, kontzeptualizaziotik merkaturatzera.

    • TECNALIAk garatutako proposamenek teknologia aurreratuak (sentsore-teknologia, konektagarritasuna, adimen artifiziala, datu-analisia, etab.) integratzen dituzte, osasun-sistemaren emaitza klinikoak eta efizientzia hobetzeko.
    • Ikuspegi horrek pazientearen ibilbide osoa hartzen du, prebentziotik eta diagnostikotik tratamendura eta errehabilitaziora. Horrek osasun-arta pertsonalizatuagoa, prediktiboagoa eta efizienteagoa ematea ahalbidetzen du.

    Garapen teknologikotik merkatuaren gaineko inpaktu errealera

    Healthech sektorearen erronka nagusienetariko bat berrikuntza inpaktu erreal bihurtzea da. TECNALIAk puntu kritiko horretan egiten du lan, hain zuzen. Horretarako, honako hauek egiten laguntzen die enpresei:

    • Gailu mediko adimendunak diseinatzen eta garatzen
    • Prototipoak sortzea eta baliozkotzea eta erabiltzaileekin saiakuntzak egitea
    • Adimen artifiziala ingurune seguruetan integratzea
    • Araudiak betetzea eta ziurtagiriak eskuratzea (MDR/IVDR)
    • Industria-eskalatzea eta merkaturako transferentzia

    TECNALIAK, End-to-end ikuspegi horren bidez, produktu berriak garatzearekin lotutako denborak eta arriskuak murrizten ditu, eta, hala, produktuak ingurune kliniko errealetan ezartzeko prozesua bizkortzen du.

    Teknologia mediko gakoen berrikuntza

    HLTH Europe ekitaldian, berrikuntza-lerro garrantzitsuenetariko batzuk azpimarratuko ditu TECNALIAk:

    • Automatizazio- eta doitasun-aukera berriak eskaintzen dituzten robotika medikoa eta kirurgia aurreratua.
    • Terapia aurreratuetarako 3D bioinprimaketa eta medikuntza birsortzailea.
    • Neuromodulazio-sistemak eta teknologia ez-inbasiboak.
    • AAn oinarritutako osasun- eta diagnosi-eredu prediktiboak.
    • Gailu konektatuak eta pazienteen urruneko monitorizazioa.

    Teknologia horiek sektorearen erronka nagusiei erantzuten diote; besteak beste, baliabideen optimizazioari, artaren kalitatea hobetzeari eta arta-eredu jasangarriagoetarako trantsizioari.

    Healthtech industriarako bazkide teknologikoa

    TECNALIAk, HTLH Europe 2026en parte hartuta, gailu medikuen eta osasun digitalaren sektorean erreferentziazko partner teknologiko gisa duen posizionamendua indartuko du, eta pertsonen bizitza hobetzen duten soluzio berritzaileak bizkorrago merkaturatzen lagunduko du.

    Ekitaldi honetan parte hartuta, gainera, Osasun taldeak lanean diharduen Europako zenbait proiektu ezagutzera eman ahal izango ditu, besteak beste: 6SAVA edo Bio4 Campus; hots, Europako Bioekonomia Hub handienaren etorkizuna.

    RAI biltzar-jauregia, Amsterdam

    Hartu zure lekua!
    Izena eman