SMOPYC 2026: obra publikoetarako, eraikuntzarako eta meatzaritzarako makineriaren nazioarteko erakusketa

    SMOPYC 2026: maquinaria de construcción

    Eguna

    2026ko apirilaren 15a - 2026ko apirilaren 18a

    Lekua

    Zaragozako Erakustazoka

    Ordua

    9:00 am - 6:00 pm

    TECNALIAk digitalizazioan, segurtasunean eta eraikuntza-makineriako teknologian txertatu dituen azken berrikuntzak aurkeztuko ditu SMOPYC 2026 erakusketan.

    TECNALIAk saio batzuetan parte hartuko du SMOPYC 2026n, Obra Publikoetarako, Eraikuntzarako eta Meatzaritzarako Makineriaren Nazioarteko Erakusketan. Europa hegoaldeko topaketa profesionalik handienetakoa da, eta Zaragozako Erakustazokan izango da 20. edizioa.

    • Gune giltzarri gisa sendotu da, non berrikuntza, teknologia eta jasangarritasuna uztartzen baitira lehiakortasuna eta eraldaketa betean dagoen sektore horren garapena bultzatzeko.
    • SMOPYC erreferentziazko foro bihurtu da merkatuaren azken joerak ezagutzeko, enpresen eta elkarteen arteko lankidetza sustatzeko, eta obra publikoaren, eraikuntzaren eta meatzaritzaren etorkizuna markatuko duten erronken gainean eztabaidatzeko.
    • Misio argia du: makineriaren eta harekin lotutako zerbitzuen balio-kate osoaren aurrerapen-motor gisa jokatzea.

    TECNALIAren proposamen teknologikoa SMOPYC 2026 erakusketan

    Ekitaldian zehar, parte-hartze aktiboa izango dugu berrikuntzaren pabilioian egitekoak diren zenbait saio tekniko eta mahai-ingurutan. Sektoreko makineria eta prozesuak eraldatzen laguntzen ari diren zenbait garapen aurkeztuko ditugu.

    • Digitalizazio-saioa: makineriara aplikatutako adimen artifizialaren potentziala erakutsiko dugu. AAn oinarritutako teknologiek eragiketak optimizatzea, erabaki-hartzeak hobetzea eta eraikuntza-makineriaren eraginkortasuna zein fidagarritasuna handitzea nola ahalbidetzen duten aztertuko dugu.
    • Segurtasun-saioa: DUNE proiektua aurkeztuko dugu, indusketa-prozesuen segurtasuna eta doitasuna hobetzera bideratutako ekimen berritzailea. Azalduko dugu nola garatu ditugun pantaila gardenei egokitutako errealitate areagotuko teknologiak, makinista eta gidarien lagungarri gisa.
    • Zibersegurtasunari buruzko mahai-ingurua: makinak, azpiegiturak eta haiekin lotutako prozesuak babesteko erronkak jorratuko ditugu, gero eta alderdi kritikoagoa hura sektorearen digitalizazioaren markoan.

    Zaragozako Erakustazoka

    Hartu zure lekua!
    Izena eman

    Agenda