Agenda

    Softwarearen eta sistemen garapenaren eta integrazioaren bizi-zikloko kostuen optimizazioa: nola ezarri oinarri sendoak

    Eguna

    2020ko maiatzaren 26a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Softwarea eta sistemak garatzen edo integratzen dituzten enpresek ahal dutena neurtzen dute kasuen % 95ean, baina ez behar dutena. Zaila da dinamika hori aldatzea, baina baita funtsezkoa ere, garapen-taldeen zuzendariek eta kudeatzaileek erabaki efizienteak eta kontzienteak hartu ahal izateko.

    Bizi-zikloko kostuak optimizatzeko (softwarearen eta sistemen betebeharretatik hasi eta haien mantentze-lan eta eragiketetaraino doazenak), funtsezkoa da datuak kalitatezkoak izatea, erabakiak datu horien analisian oinarritzea eta datu horiek aski izatea.

    EDUKIA 

    • Erabakiak datuen analisian oinarrituz hartuta softwarearen eta sistemen garapenaren eta integrazioaren bizi-zikloko kostuak optimizatzeko gakoak azalduko ditugu. 

    NORK EMATEN DUEN 

    •  Imanol Urretavizcaya - IT Prozesuetako / Sistemen Bizi Zikloko ikertzailea.
    • Giuseppe Satriani - IT Prozesuetako / Sistemen Bizi Zikloko ikertzailea. 

    NORENTZAT DEN: 

    • Softwarea edo sistemak garatu edo integratzeko arloetako zuzendariak, negozio-zuzendariak, eragiketa-zuzendariak eta kalitate-kudeatzaileak.
    • Interesa duten pertsona guztiak, nahiz eta rol horiek ez izan.