Agenda

    Soldadura-prozesuak automatiztzea WAAM teknologiaren bidez

    Automatización procesos soldadura por tecnología WAAM

    Eguna

    2023ko maiatzaren 24a

    Lekua

    TECNALIA, Mikeletegi pasealekua 7, Donostia

    Ordua

    9:00 am - 1:00 pm

    Prezioa

    Doan

    EKITALDIA BETETA DAGO

    Soluzio aurreratuak aurkeztuko ditugu arku bidezko soldaduran eta laser teknologian

    TECNALIAk garatutako fusio-teknologiak ezagutzeko aukera izango dugu; tamaina handiko eta geometria desberdineko piezen arku bidezko soldaduran identifikatutako beharrei erantzuteko diseinatuak dira.

    Proposatutako soluzio horiek prozesuetako eta materialetako urte askotako esperientziaren emaitza dira: automatizazio handia, monitorizazioa, robot industrialen kontrola eta soldatze-prozesuak nabarmentzen dira haien ezaugarrien artean.

    Fusio-teknologiez gain, Laser Cladding teknologiaren garapena azalduko da, eta mekanizazio-makina batean nola integratu erakutsiko da. Bestalde, jalkitze handiko aleazio metalikoetan fabrikazio aditiboak dituen aplikazioei buruzko informazioa emango da.

    Bi zati izango ditu jardunaldiak

    • Garatutako aplikazioak eta haien funtzionamendua azalduko dira.
    • Tailerrean, garatutako soluzioaren lan-erakustaldiak egingo dira.

    TECNALIAk antolatutako jardunaldia aukera paregabea izango da soldadurako eta laser-teknologiako soluzio berritzaileak ezagutzeko.

    Agenda