Spinoffak sortzeko jardunbide egokiak: Ingredaliaren kasua (agrotech)

    Date

    28 July 2020

    Venue

    Streaminga + presentziala (toki-kopuru mugatua), Miñao 2 (Leia aretoa)

    Time

    -

    Price

    Free

    TECNALIA Venturesen Entrepeneurs’ Club-ak mahai-inguru bat egingo du uztailaren 28an, 10:00etatik 11:30era: “Spinoffak sortzeko jardunbide egokiak: Ingredaliaren kasua (agrotech)”. Formatu mistoa izango du: batetik, streaming bidez ikusi ahal izango da, eta bestetik, bertatik bertara, toki-kopuru mugatuarekin.

    Asier Rufino TECNALIA Ventureseko CEOa izango da moderatzailea, eta hauek parte-hartzaileak: 

    Topaketa honen helburua da spinoffak sortze-prozesuko jardunbide egokiak partekatzea, kontuan hartuta teknologia merkatura transferitzeko prozesuaren hiru zutarriak elkarrekin lotu behar direla: gaitasun teknologikoak, negozio-profila duten pertsonak eta inbertitzaileak.

    INGREDALIAri buruz

    Landare-azpiproduktuetatik abiatuta osagai naturalak eta funtzionalak garatzen ditu Ingredalia startupak. 2017an sortu zen, elkarlan baten ondorioz: TECNALIA, teknologiaren garatzailea; TRASA, inbertitzaile nagusia, eta Virto Taldea eta Viuda de Cayo, 2019an konpainiaren lehen kapital-zabaltzea osatu zuten inbertitzaileak.