Agenda

    Steel Tech azoka: adimen artifiziala siderurgia-sektorean aurrera egiteko

    Gestor_ciclo_vida_modelos_IA

    Eguna

    2025ko urriaren 21a - 2025ko urriaren 23a

    Lekua

    Bilbao Exhibition Centre, Bilbo

    Ordua

    9:00 am - 6:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Industria konektatua, adimenduna eta jasangarria; siderurgia-sektorearen eraldaketa sustatzeko soluzioak

    Urriaren 21etik 23ra Bilbao Exhibition Centren izango gara,Steel Tech 2025 altzairu-industriaren nazioarteko topaketan. Modu askotara parte hartuko dugu: standa, posterrak, ponentzia bat International Steel Week kongresuan eta hitzaldi bat Innovation Workshops delakoetan.

    Erakustaldi teknologikoak TECNALIA standean (28. zk.)

    • Urrunetik operatutako sistema autonomoak
      • Urrunetik (TECNALIAtik) gidatutako plataforma logistiko sentsorizatua
      • Zuzeneko erakustaldiak 700 zenbakiko eraikinetik
      • Fabrika hedatua, urruneko logistika segurua
    • TrazIA
      • Adimen artifizialean oinarritutako sentsorika aurreratuko sistema, materialen trazabilitatea zaintzeko eta materialak errebalorizatzeko
    • Deep Learning – Visual MLOps
      • Ijezketa-prozesuan gainazala kontrolatzeko AAko ereduen bizi-zikloaren kudeaketa
      • Ereduen berrentrenamenduaren simulazioa pieza errealak eta VisualMLOps plataforma erabiliz
    • CIRMETAL; metalurgia jasangarria eta zirkularra
      • Trantsizio energetiko-klimatikorako prestazio hobetuak dituzten altzairu jasangarri berriak. ICM metodologia.
      • EoL osagaietatik, hondakinetatik eta industria-azpiproduktuen birziklatze-korronteetatik datozen metal kritikoen zirkulartasuna eta balorizazioa.
      • Bigarren mailako karbono-iturri jasangarrien (biochar) erabilera.

    TECNALIAk parte hartzen duen beste jarduera nabarmen batzuk 

    • Parte-hartzea - posterren aurkezpena
        •  MEDALS: elementu metalikoen xahuketa saihestea, altzairuaren bizi-zikloa diseinatuz.
        •  ICME by TECNALIA: trantsizio energetikorako eta klimatikorako errendimendu hobea duten eta jasangarriagoak diren altzairuen gradu berriak diseinatzea eta garatzea.
        • IS2H4C: proiektuaren ardatza da sinbiosi industrial sistemiko bat ezartzea teknologia berritzaileen bidez, hala nola karbonoaren harrapaketa eta elektrolisia. Ekimenak ikuspegi hauek ditu oinarri: baliabideen eraginkortasuna, energia berriztagarrien ekoizpena, hondakinen prebentzioa eta industriaren, hiriaren eta landaren arteko sinbiosiaren sustapena.
        • CO2-aren harrapaketa eta ekonomia zirkularra
    • Hitzaldia Innovation Workshop-etan
      • Soraya Prieto - TECNALIA: CO2-aren harrapaketa eta balorizazioa burdingintzan
    • Konferentziaren aurkezpena International conference congressen
      • Pablo Galán: VisualMLOps plataforma altzairuaren fabrikazioan gizakia ardatz duen adimen artifizialerako

    Bilbao Exhibition Centre, Bilbo

    Hartu lekua!
    Izena eman