Automatizazio adimendun, kolaboratibo, kontziente eta malguaren garaia da
Gauza guztien automatizazio adimenduna. Gizakiak soilik dituzten lantokiak amaitzear daude. Ongi etorri superutomatizaziora. Baina giza adimen handia beharko dugu adimen artifizialaren olatu berria konpainietan eta balio-katearen beste zatiekiko harremanetan sartzeko. Lider berriek teknologia berriak eta pertsonak ondo uztartzen jakin behar dute, pertsonen ezaugarri bereizgarriak aprobetxatzeko.
TECNALIA Collaborate Oviedo 2026n
Collaborate Oviedo 2026n, automatizazio tradizionalaren bilakaeran eragiten duten faktoreak aztertuko dira. Kontua ez da soilik zeregin errepikakorrak mekanizatzea, baizik eta modu adimentsuan orkestratzea teknologia aurreratuak, hala nola prozesuen automatizazio robotikoa, adimen artifiziala, ikaste automatikoa (machine learning), prozesu adimendunak eta talentu areagotua. Horrela, negozio-prozesuen balio-kate osoa automatizatuko dugu.
- TECNALIAk, PLATINUM babesle moduan, bere abilezia teknologikoa ematen dio industria-sareari lehiakorragoa izaten laguntzeko.
- Berrindustrializazio-testuinguru horretan, gure fabrika kontziente, malgu eta kolaboratiboaren kontzeptu berria aurkeztuko dugu. Bertan, teknologiak talentua indartzen du eta produktibitatea maximizatzen: The Power of PROACTIVE FACTORY.
PROACTIVE FACTORY; ezagutzeko ingurune bat
- David Sánchezek, Industria eta Mugikortasuneko zuzendariak, fabrikaren ikuspegi eboluzionatua sustatzen duen TECNALIAren ekimen berri hau aurkeztuko digu, martxoaren 25ean (asteazkena), 9:35etik 10:00etara. Kontua ez da teknologia sartzea bakarrik, baizik eta abantaila bihurtzea: fabrika kontziente, malgu eta kolaboratiboa, non teknologiak pertsonen talentua biderkatzen baitu eta enpresen produktibitatea maximizatzen baitu.
- Maite Santosek, Merkatuko zuzendariak, BIG IDEAS azokan parte hartuko du martxoaren 24an (asteartea), 20:00etan. Bertan, enpresetako liderrek eraldaketa digitalerako, ekonomiarako eta gizarterako funtsezkoak diren ekimenak azalduko dituzte.
