Agenda

    TECNALIA Donostiako Zinemaldian

    Tecnologías audiovisuales

    Eguna

    2022ko irailaren 22a

    Lekua

    Ordua

    10:00 am - 2:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Datuak zinema sustatzeko eta zabaltzeko tresna gisa

    Urriaren 22an, osteguna, Zinemaldia & Technology lehiaketa izango da, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen arteko loturak estutzeko erreferentziazko gune bat, enpresa-proiektu berriak sortzea helburu duena.

    Teknologia berriak askotariko arloetan erabiltzen dira, hala nola osasunean, industrian, energia-arloan, komunikazioan eta ekonomian, eta aldaketa sakona ekarri dute ikus-entzunezkoen ekoizpeneko kate-maila guztietara. Bloke-kateak, adimen artifiziala, gauzen Internet eta errealitate birtuala, esate baterako, oso kontzeptu arrotzak ziren orain arte, baina nabarmen eragiten dute arlo hauetan: storytellinga, datuen erabilera, negozio-eredu berrien agerpena eta zinema sustatzeko eta zabaltzeko baliabideak.

    Aurrerapen teknologiko berriak, haien aplikazio posibleak eta sorkuntzan zein negozioan agertzen diren aukerak bertatik bertara ezagutzeko, Donostiako Zinemaldiak, Tecnaliak eta Tabakalerak, 2deo ikus-entzunezko laborategiaren bidez, ekitaldi berri bat abiarazi zuten 2018an zinemaren mundua eta IKTen berrikuntzarena hurbiltzeko xedearekin.

    Ikus-entzunezko sektorerako teknologiak

    TECNALIAn hainbat urte daramatzagu lanean ikus-entzunezko sektorean teknologiak aplikatzeko. Gure eskarmentu teknologikoari esker, jardunaldia antolatzen laguntzen dugu: challengera aurkezten diren proiektuen ebaluazioak eta aurrehautaketa egiten, epaimahaiak aukeratzen eta mahai-ingurua antolatzen.

    Aurreko hiru edizioetan bezala, gure lankide eta unitate digitaleko zuzendari Joseba Lakak jardunaldiaren hasieran parte hartuko du, hauekin batera: José Luis Rebordinos (Zinemaldiaren zuzendaria), Edurne Ormazabal (Tabakaleraren zuzendaria), Leyre Madariaga (Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzako zuzendaria), María Peña (ICEX) eta Beatriz Navas (ICAA).

    Tabakalera - Donostia

    Hartu lekua!
    Izena eman