Agenda

    TECNALIA-Intertek aliantza: eraikuntzako produktuak Europako eta Erresuma Batuko merkatuetan eta beste batzuetan merkaturatzeko ziurtagiria urrats bakar batean

    Certificación construcción, Tecnalia

    Eguna

    2021ko apirilaren 21a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:30 am - 11:30 am

    Prezioa

    Doan

    TECNALIAk eta INTERTEKek sinatutako hitzarmenari esker aurkeztuko dizuegu eraikuntzako produktuen fabrikatzaileei ziurtatze- eta saiatze-prozesu bakar batekin (epe laburragoekin eta kostu txikiagoekin) nazioarteko merkatuetan saltzeko aukera ematen dien ziurtagiria.

    Lehenengo saioan, Miguel Mateos TECNALIAko ordezkariak CE marka jartzeari eta UKCA (UK Conformity Assessement) markari buruzko ikuspegia emango du; bigarren hori eraikuntzako produktuak Britainia Handian merkaturatzeko da, eta nahitaezkoa izango da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

    Bigarren saioan, Diego Quibének (INTERTEK) azalduko du INTERTEK markarekin eta saiakuntzak TECNALIAn eginda lortutako ziurtagiriak lagundu egiten duela Ekialde Ertaineko, AEBko, Kanadako eta Latinoamerikako merkatu globaletan sartzen.

    Parte-hartzaileek bi erakundeetako ordezkariekin komunikatzeko aukera izango dute galde-erantzunetarako tartean.

    EDUKIA

    • Eraikuntza-produktuei CE eta UKCA markak jar dakizkieke ebaluazio bakar batekin?
    • Ziurtagiri globala: aukera berriei ateak irekitzen

    NORENTZAT DEN:

    • Eraikuntzako materialen eta produktuen fabrikatzaileak

    NORK EMATEN DUEN:

    • Miguel Mateos, TECNALIAko EOTA Innovation and Conformity Assessment Pointen zuzendaria.
    • Diego Quibén, INTERTEKeko Sales Engineer Building & Construction.

    GoToWebinar

    Gorde zure tokia!
    Izena eman