Agenda

    Teknologia adimenduna Facility Managementerako

    Tecnología smart para facility managers

    Eguna

    2024ko urtarrilaren 23a

    Lekua

    Hotel ILUNION Atrium, Madril

    Ordua

    9:30 am - 5:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Teknologia adimenduna Facility Managementerako

    Smart Technology Forum” biltzarraren V. edizioan parte hartuko dugu. Edizioak ardatz du jasangarritasun- eta efizientzia-helburuak lortzeko eta kudeaketa-ereduak garatzeko teknologiak Facility Managementean duen rola.

    TECNALIAko Eraikuntzaren Digitalizazio eta Automatizazioaren arduradun José Manuel Olaizola gure lankideak parte hartuko du "Iraultza Digitala Facility Managementean: Ba al dago prest sektorea azken joera teknologikoak txertatzeko?" mahai-inguruan, Jung, MSI Digital Builders eta Serveo enpresetako ordezkariekin batera.

    V. edizioa

    Ez galdu aukera bosgarren edizio honetan parte hartzeko, non teknologiaren mundua eta Facility Managementaren mundua elkartuko baitira etorkizuneko erronkak errepasatzeko eta soluzioak hurbiltzeko. Smartech Cluster-ek, KNX Españak, IFMA Españak eta SmartLivingPlat-ek antolatu dute topaketa, eta honelako teknologiak eta soluzioak jorratuko dira han:

    • Instalazioen kudeaketa optimizatzeko eta efizienteago egiteko teknologiak: Gauzen Internet, Big Data, adimen artifiziala eta prozesuen automatizazioa, besteak beste.
    • Building Management Systems eta GMAO integralak
    • Zibersegurtasuna
    • Energia-efizientzia eta -kudeaketa
    • Energia berriztagarriak sortzea, integratzea eta metatzea
    • Argiztapen adimenduna eta Human Centric Lighting-a
    • Facility Managementaren etorkizuna: BIM eta biki digitalak, bloke-kateak, Smart Contracts, energia-komunitateak eta abar.

    Hotel ILUNION Atrium

    Hartu lekua!
    Izena eman