Agenda

    Teknologia kuantikoak logistikarako eta mugikortasunerako

    Tecnologías Cuánticas

    Eguna

    2022ko ekainaren 2a

    Lekua

    Online

    Ordua

    9:30 am - 10:30 am

    Prezioa

    Doan

    Teknologia kuantikoek garapen eta gorakada handia izan dute, eta interes bereziko jakintza-eremu bihurtu dira logistikaren eta mugikortasunaren industriarako.

    Teknologiak gero eta protagonismo handiagoa du gizarteak aurrez aurre dituen ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkak konpontzeko.

    • Web-mintegi honek zenbait gako emango ditu, logistika- eta mugikortasun-sektoreko erakundeek modu errealistan eta eraginkorrean barnera dezaten teknologia emergente hori. Logistika- eta mugikortasun-sektorea bereziki aktiboa da esparru horri dagokionez, optimizazioarekin lotutako premien tipologia dela eta.
    • Web-mintegia helburu hauekin antolatu da: teknologia horien garrantzia azpimarratzea, zer egoeratan dauden partekatzea, eta sektoreko enpresen berrikuntza-agendan txertatzeko gakoak ematea.

    Optimizazioa, simulazioa, detekzioa edo babesa

    Kuantika, beste teknologia digital batzuekin batera, tresna indartsua da erakundeentzat, optimizazio-, simulazio-, detekzio- edo babes-arazoei irtenbidea topatzeko. Web-mintegiak, kasu eta adibide zehatzetara joz, logistikaren eta mugikortasunaren sektorerako zenbait aplikazio erakutsiko ditu, bai eta haiek ezartzeko gakoak ere.

    • Informazio gehiago eskuratzeko, joan LOGISTOP atarira.

    Online

    Argibide gehiago
    Izena eman