Teknologia kuantikoen garapena bultzatzen dugu Santander40 topaketan

    Teknologia kuantikoen garapena bultzatzen dugu Santander40 topaketan

    Eguna

    2026ko abuztuaren 31a - 2026ko irailaren 2a

    Lekua

    Santander

    Ordua

    9:30 am - 6:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Santander40n parte hartuko dugu; AMETICek antolatua da, eta Espainiako ekonomia digitalaren eta telekomunikazioen topaketa nagusia

    Gure kide Irene López de Vallejok, teknologia kuantikoen arloan TECNALIAn erreferentzia denak, kuantikaren gainean dugun ikuspegia azalduko du: nola industria, digitalizazioa eta enpresa-lehiakortasuna eraldatzeko bidean dagoen.

    Teknologia kuantikoek markatuko dute hurrengo iraultza industrial handia

    Digitalizazioak enpresek lehiatzeko, berritzeko eta balioa sortzeko duten modua eraldatu du. Orain, teknologia kuantikoak daude datozen hamarkadetako lidergo teknologikoa definituko duten gaitasun estrategikoetako bat izateko bidean.

    • Testuinguru horretan, Santander40ren 40. edizioan parte hartuko dugu; AMETICek antolatu du topaketa, eta zenbait erakunde-arduradun, enpresa, teknologia-zentro eta erakunde berritzaile biltzen ditu ekonomia digitalaren erronkez eta aukerez eztabaidatzeko.
    • "40 urte Espainiako hazkunde sozial eta ekonomikoa bultzatzen" lelopean, ekitaldian, zenbait teknologia giltzarrik —hala nola adimen artifizialak, datu-zentroek eta konputazio kuantikoak— Europaren etorkizunean zer rol duten aztertuko da.

    Irene López de Vallejok ahotsa jarriko dio TECNALIAk teknologia kuantikoetan duen lidergoari

    Irene López de Vallejok, Quantum Technologies arloko Negozio Garapeneko gure arduradunak, "Teknologia-transferentziaren eta berrikuntzaren balio-katea" mahai-inguruan parte hartuko du.

    • Bere parte-hartzean erakutsiko du teknologia kuantikoak eboluzionatzen ari direla eremu zientifikotik sektore estrategikoetan benetako inpaktua duten aplikazioetarantz .
    • Horrekin batera, TECNALIAren esperientzia partekatuko du: gaitasunak sortzen, enpresekin lankidetzan eta teknologia emergente horien industria-ezarpena bizkortzera bideratutako soluzioak garatzen.

    TECNALIA, ekosistema kuantikoko funtsezko eragile bat

    Konputazio kuantikoaren, komunikazio kuantikoen eta beste teknologia gaitzaile batzuen potentziala enpresen benetako beharretara hurbiltzeko lan egiten dugu.

    Ezagutza aurreratua industriarentzako abantaila lehiakor bihurtzeko lanean zentratzen da gure jarduna, erakundeei aldaketa teknologikoak aurreikusten eta berrikuntzarako gaitasun berriak garatzen laguntzeko.

    Ikuspegi horrek eragile garrantzitsu gisa kokatzen gaitu Europako ekosistema kuantikoaren barruan, eta hurrengo belaunaldiko teknologia digitaletarako prestatu nahi duten enpresen bazkide estrategiko gisa.

    Jakin nahi duzu nola eraldatuko dituzten teknologia kuantikoek enpresa-lehiakortasuna eta ekonomia digitalaren etorkizuna?

    Irene López de Vallejok Santander40n izango duen parte-hartzea jarraitu streaming bidez (AMETIC SANTANDER).

    Santander

    Hartu zure lekua!
    Izena eman