Agenda

    Teknologia kuantikoen iraultza

    La revolución de las tecnologías cuánticas

    Eguna

    2022ko abenduaren 14a

    Lekua

    BAT B Accelerator Tower- (Auditoriuma)

    Ordua

    9:15 am - 2:00 am

    Prezioa

    Doan

    Teknologia kuantikoek eraldaketa digitalaren funtsezko arazoak konpontzeko dituzten baliabideei buruz dugun ikuspegia azalduko dugu

    Teknologia kuantikoak kontzeptu urruna izatetik errealitate hautemangarri izatera igaro dira azken urteotan. Egindako aurrerapenei eta inbertsio handiei esker, errealitate kuantikoa gero eta hurbilago dago. Bada euskal ekosistema bat lanean ari dena teknologia horiek gure enpresa-sarera hurbiltzeko.

    • Bigarren iraultza kuantiko betean gaude, mekanika kuantikoaren propietateak erabiltzetik harago doan etapa berri batean.
    • Materia eskala mikroskopikoan manipulatzen ikasten ari gara. Teknologia horrek du, seguruenik, eragin-ahalmen erradikal eta sakonena gure gizarteko zenbait arlotan, hala nola osasunean, ingurumenean, energian, garraioan, segurtasunean eta industrian.

    Jardunaldi honetan, teknologia kuantikoen egoera erakutsiko dugu eta azalduko dugu nola eskura jartzen dituzten zenbait baliabide eraldaketa digitalaren funtsezko arazo batzuk konpontzeko, hala nola hauekin erlazionatutakoak: adimen artifiziala, komunikazio ultraseguruak eta sentikortasun goreneko detekzioa.

    Norentzat

    • Berrikuntza-arduradunak, arduradun teknikoak eta, oro har, teknologia kuantikoetan interesa duten pertsonak.

    Bilbo

    Hartu lekua!

    Agenda