Tenperatura altuko bero-ponpak: industria bizkorrago deskarbonizatzen

    Tenperatura altuko bero-ponpak: industria bizkorrago deskarbonizatzen

    Eguna

    2026ko irailaren 17a

    Lekua

    ACCIONA Campusa, Madril

    Ordua

    10:00 am - 4:00 pm

    Prezioa

    Doan

    TECNALIAk "Tenperatura altuko bero-ponpak: industria bizkorrago deskarbonizatzen" jardunaldian parte hartuko du

    Tenperatura altuko bero-ponpak (HTHP) industriaren deskarbonizazioan aurrera egiteko teknologia giltzarrietako bat bilakatzen ari dira gero eta gehiago. Haien potentziala aztertzea, benetako esperientziak partekatzea eta merkatuko azken joerak ezagutzea helburu harturik, industria-aplikazioetarako HTHPetan espezializatuta dagoen HEATEN enpresak honako jardunaldi hau antolatu du: «Tenperatura Altuko Bero-ponpak: Industria Bizkorrago Deskarbonizatzen», datorren irailaren 17an da Madrilen egitekoa.

    Teknologia erabilgarriak, industria-kasuak eta etorkizuneko ikuspegia

    Ekitaldiak industria-enpresak, teknologia-hornitzaileak, berrikuntza-eragileak eta sektoreko adituak bilduko ditu. Bertaratutakoek honako alderdi hauek ezagutuko dituzte jardunaldian:

    • Gaur egun eskuragarri dauden teknologiak
    • Industria-inguruneetan integratzeko kasu praktikoak
    • Garapen eta berrikuntzarako perspektibak esparru horretan

    Jose Luis Corrales tenperatura altuko bero-ponpen egungo egoeraren nondik norakoak azalduko ditu teknologiaren eta merkatuaren ikuspuntutik, baita industrian haien hedapena bultzatzen ari diren garapen berriak eta proiektu pilotuak ezagutarazi ere.

    Tenperatura altuko bero-ponpen benetako eragina ulertu eta teknologia honetan oinarritutako industria-proiektuak bultzatzeko behar diren urratsak ezagutu nahi badituzu, jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

    ACCIONA Campusa, Madril

    Hartu zure lekua!
    Izena eman