Agenda

    Trantsizio zirkularra eraikuntzaren sektorean

    QR Madera

    Eguna

    2023ko azaroaren 16a

    Lekua

    San Martineko udal-bulegoak. Ekitaldi-aretoa Teodoro Dublang Margolariaren kalea 25, behea. Gasteiz.

    Ordua

    9:00 am - 1:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Basque Circular Hub Vitoria-Gasteiz jardunaldiak: trantsizio zirkularra eraikuntzaren sektorean

    Eraikuntza-sektorea da baliabide naturalen kontsumoan munduan eragin handiena duen sektorea. Europan, hari dagokio erauzitako materialen kontsumoaren % 50, sortutako hondakinen % 35 eta berotegi-efektuko gasen isurketen % 5-12. Europako Batzordeak jotzen du emisio horien % 80 aurreztuko liratekeela efizientzia-neurriak hartuz gero materialen kontsumoan.

    Ekonomia zirkularra

    Sektore honek ekonomia zirkularrean duen garrantzia izango da jardunaldiaren gaia:

    • Euskadiko Ekonomia Zirkular eta Bioekonomiaren 2024rako Planaren helburuak, obran bertan bereizitako hondakinen ehunekoari dagokionez
    • nahitaezko eraiste selektiboa
    • eraikuntzako hondakinen birzirkulazioa handitzea
    • beste jarduera batzuetako material sekundarioak erabiltzea
    • nola egiten dion bultza legeriak sektorearen trantsizio zirkularrari, hala nola Ekodiseinuari buruzko Zuzentarau berrian altzairua eta zementua sartuta, besteak beste
    • Egitura Kode berrian material birziklatuak obran txertatzeari buruz dagoen kapitulua
    • eraikuntza- eta eraispen-hondakinen (EEH) EAEko araudi berria…

    David García Estévez gure lankideak parte hartuko du, hitzaldi honekin: "Trazabilitatea: materialen eta produktuen informazioaren kudeaketa bizi-ziklo osoan".

    Informazio gehiago

    Teodoro Dublang Margolariaren kalea 25, behea. Gasteiz.

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda