Datuetan konfiantza izatetik, AA enpresetan ezartzera
AAk esperimentazio-fasea gainditu du. Honetan datza gaur egungo erronka: AAren ezarpena modu seguru eta eraginkorrean eta negozio-helburuekin lerrokatuta eskalatzea.
Sopra Steria eta Red Hat enpresek erakunde liderrak, teknologiako adituak eta berrikuntzako arduradunak bilduko dituzte AAren potentziala emaitza ukigarri bihurtzeko bideak aztertzeko.
Jardunaldian zehar, zenbait alderdi giltzarri jorratuko ditugu, hala nola AA-sistemen baliozkotzea, Datuaren Gobernantza, Zibersegurtasuna, plataforma irekiak eta agente adimendunak enpresa-inguruneetan hedatzea.
TECNALIAren esperientzia Adimen Artifizial Seguruan
Topaketako une aipagarrienetako bat gure lankide Iván Gutiérrez Frontier Cybersecurity arloko buruaren hitzaldia izango da.
- Benetako kasu bat aurkeztuko du: "TECNALIA: Nola jakin zure AA segurua dela hura eskalatu aurretik".
- Metodologiak eta ikasbideak partekatuko ditu, AA-sistema konplexuak baliozkotzeko, ahultasunak identifikatzeko eta behar den konfiantza indartzeko, haien erabilera eskala handian erabiltzen hasi aurretik.
Orobat, gure lankide Merche Hernansáez proiektu-zuzendariak "Enpresa-AA segurua: ebidentziatik, Red Hat bidezko hedapenera" mahai-inguruan parte hartuko du:
- Konfiantza sortzeko, arriskuak kudeatzeko eta erakundeetan adimen artifiziala bizkorrago ezartzeko behar diren mekanismoak aztertuko ditu sektoreko adituekin batera.
Benetako esperientziak partekatzeko gune bat
- Programan, erreferentziazko zenbait profesionalek ere parte hartuko dute, honako erakunde hauetakoak: NVIDIA, Red Hat, Sopra Steria, solo.io eta Telefónica. Haien hitzaldiek ikuspegi osagarri bat eskainiko dute honako gai hauei buruz: plataforma irekiak, AAren industrializazioa, gobernantza teknologikoa eta enpresa-inguruneetako hedapenaren benetako kasuak.
- Jardunaldiari amaiera emateko, ezagutza trukatzeko eta kolaborazio berriak sortzeko networking-gune bat egongo da; gune horrek aukera emango du esperientziak partekatzeko eta enpresen eta erakunde teknologikoen arteko lankidetza-aukera berriak bilatzeko.
