Agenda

      Turkia eta Espainiaren arteko lankidetza segurtasun zibilaren arloan

      Seguridad Civil_Tecnalia

      Eguna

      2024ko otsailaren 26a

      Lekua

      TECNALIA, Bizkaiko Teknologia Parkea, 204 eraikina

      Ordua

      9:30 am - 5:00 pm

      Prezioa

      Doan

      Turkiaren eta Espainiaren arteko Segurtasun Zibilari buruzko topaketa: lankidetza-aukerak Horizon Europe 2024n

      Gonbidatzen zaitugu segurtasun zibilaren esparruan Turkiaren eta Espainiaren artean dauden lankidetza-aukerak ezagutzera, Zamudion egingo den ekitaldi honetan. Helburu nagusia da lankidetza sustatzea eskala handiko segurtasun zibilaren arloko ikerketan diharduten alderdi interesdunen artean. Parte-hartzaileek, Horizon Europe Civil Security for Society 2024 deialdiei (2024ko ekainean aurkeztea aurreikusita dago) buruzko informazio baliagarria jasotzeaz gain, aukera izango dute partzuergoak eratu eta harremanak ezartzeko.

      Norentzat da?

      Horizon Europe Cluster 3 Gizartearentzako Segurtasun Zibila 2024 deialdiko gaien arloko proiektuetan parte hartzeko interesa duten guztientzat, nahiz polizia-agintarien, nahiz ikerketa-erakundeen, nahiz unibertsitateen, nahiz eragileen, nahiz ETEen nahiz segurtasun zibilaren arloan lan egiten duten enpresen ordezkari.

      Zer funtsezko gai jorratuko dira ekitaldian?

      • Gizartearentzako segurtasun zibila.
      • Delinkuentziaren eta terrorismoaren aurkako borroka (delinkuentzia antolatua eta ziberdelinkuentzia barne).
      • Mugen kudeaketa (aduana-segurtasuna eta itsas segurtasuna barne).
      • Azpiegitura erresistenteak.
      • Zibersegurtasuna (sareen eta informazio-sistemen segurtasuna eta ziurtapena barne).
      • Hondamendiekiko erresistenteak diren gizarteak (hondamenditzat harturik, besteak beste, gertakari kimiko, biologiko, erradiologiko eta nuklearrak; klimarekin eta muturreko fenomenoekin lotutako arriskuak; hondamendi geologikoak, hala nola lurrikarak, erupzio bolkanikoak eta tsunamiak; eta pandemiak).
      • Segurtasunaren arloko ikerketa eta berrikuntza indartuak (SSRI).

      Zergatik parte hartu?

      • Ezagutu 3. Klusterraren lan-programa eta Segurtasun Zibilaren arloko 2024ko deialdiko gaiak.
      • Zabaldu zure kontaktu-sarea eta eztabaidatu zenbait proiektu-ideiari buruz, onlineko zein aurrez aurreko B2B bileren bidez.
      • Ezagutu Horizon Europerako bazkide potentzialak: Gizarte Proiektuetarako Segurtasun Zibila 2024an.

      "Turkiaren eta Espainiaren arteko Segurtasun Zibila" topaketari buruzko informazio gehiago

      **Plazak mugatuak dira; hartu zure plaza aldez aurretik, parte hartuko duzula bermatzeko.

      Turkiako Zientzia eta Teknologia Ikerketako Kontseiluak eta "Turkia Horizon 2020n" proiektuaren II. Faseak antolatu dute ekitaldia,Sabancı Unibertsitateko EEN bulegoarekin lankidetzan.

      TECNALIA, Bizkaiko Teknologia Parkea, 204 eraikina

      Hartu lekua!
      Izena eman