Agenda

    Udako ikastaroa: bizitza luzearen ekonomia

    Curso de verano - Economía de la longevidad

    Eguna

    2024ko ekainaren 26a

    Lekua

    Bizkaia Aretoa - EHU - Bilbo

    Ordua

    9:00 am - 3:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Udako ikastaro honetan, ardatza izango da bizitza luzearen ekonomiaren gaia aztertzea.

    Bizitza luzearen ekonomia ekonomia- eta enpresa-aukeren multzo bat da, baita zahartze demografikoaren ondoriozko funtsezko erronkak dituen ikerketa-eremu bat ere.

    Eremu horrek berekin dakartzan aukera profesionalak aztertzera zuzenduko dugu geure arreta. Horretarako, aztergai izango ditugu gradu- eta doktorego-ikasketetatik produktu biofarmazeutikoen eta osasun-zaintzako produktuen industriako rol garrantzitsuetarako ibilbidea egin duten erreferente ezagunen kontakizun eta esperientzia pertsonalak.

    • Ikastaro hau, diseinuz, produktu biofarmazeutikoen eta osasun-zaintzako produktuen industriaren testuinguruan diziplinarteko harreman baliotsuak ezartzeko eta ezagutza espezializatuak eskuratzeko ikaskuntza-plataforma bat izateko taxutu da.
    • Eremu horretan sortzen diren behar eta aukera profesionalak ikertzeko asmoa dugu, sektorearen eskakizunekin eta dinamika aldakorrekin bat etorrita.

    Zer aukera profesional eskaintzen ditu bizitza luzearen ekonomiak produktu biofarmazeutikoen eta osasun-zaintzako produktuen arloko enpresetan?

    Eider Larrartek, TECNALIAko Pharma Arloko zuzendariak, mahai-inguruan parte hartuko du beste profesional batzuekin batera. Han, kasu errealak aztertuko dituzte, eta produktu biofarmazeutikoen eta osasun-zaintzako produktuen industriako profesionalen harrobira iristeko aukerak haztatuko dituzte.

    Bizkaia Aretoa - EHU - Bilbo

    Hartu lekua!
    Izena eman