Agenda

    <i>Urpekari</i> itsaspe-hackatoia: lehiaketa eta erakustaldia

    ROV

    Eguna

    2023ko martxoaren 25a

    Lekua

    Plentzia

    Ordua

    9:00 am - 5:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Itsaspeko droneen lehiaketa eta erakustaldi-jardunaldia

    Itsas energia berriztagarrien sektoreko ikerketa-proiektuen ondoren, itsaspeko hackatoiak zientziaren parte bat hurbildu nahi die etorkizuneko profesionalei, giro ludikoan.

    Ekitaldia jende guztiarentzat egongo da zabalik, eta honako hauek izango ditu: haurrentzako tailerrak, itsaspeko oztopo-lasterketa, ginkana, eta stand zientifikoen eta TECNALIAren ROVaren (Remotely Operated Vehicle) erakustaldi-gunea.

    Itsaspeko roboten papera

    Itsaspeko robotek funtsezko zeregina izan dezakete itsas energia berriztagarrien hedapenean. Robot horiek zenbait aplikazio dituzte:

    • Itsas zabaleko energia berriztagarriko parkeak planifikatzeko erabil daitezke. Proiektuaren diseinu-etapan, itsas hondoa ezaugarritzen laguntzen dute, horren arabera harkaitza zulatzeko ainguraketa-eremuak hautatzeko.
    • Itsas zabaleko parkeak mantentzeko ere oso erabilgarriak dira. Esate baterako, urpeko egiturak aldizka ikuskatzean, egitura horien osotasuna egiaztatzeko. Ohiz kanpoko gertaera klimatikoen ondoren, hala nola uholdeen edo ekaitz handien ondoren, sedimentu-hondoa berrikusteko. Era berean, urpeko egituretatik biofoulinga ezabatzeko erabil daitezke.

    Horretarako, hainbat erronka daude oraindik konpontzeke. Haietako batzuk URPEKARI proiektuan lantzen ari dira.

    Izen-emateei buruzko informazio gehiago

    Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek aldez aurretik izena eman beharko dute eta beren ROVa eraman, jada egina badute.

    • Haurrentzako tailerrek edukiera mugatua izango dute.
    • Irakaslea bazara eta hackatoia zure ikasleentzat interesatzen bazaizu baina aurreko tailerretan parte hartu ez badute, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: info@jrl-ore.com
    • Kontsulta ezazu hemen informazio osoa.

    Antolatzaileak:

    UPV/EHU Facultad de Ciencia y Tecnología
    Euskampus Fundazioa
    JRL-ORE
    Logo TECNALIA
    Kai-Eder Plentzia
    Marine Support

    Kaieder kluba, Txurrua kalea, 3, Plentzia

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda