Agenda

      VCSEL laserraren bidezko gainazaleko tratamenduak

      Tratamientos térmicos superficiales con tecnología láser VCSEL

      Eguna

      2024ko azaroaren 21a

      Lekua

      Online

      Ordua

      10:00 am - 11:00 am

      Prezioa

      Doan

      Efizientzia eta zehaztasun handiagoa azaleko tratamendu termikoetan

      VCSEL laser-teknologia (Vertical Cavity Surface Emitting Laser) tratamendu termikoak egiteko modua iraultzen ari da zenbait industria-sektoretan. Beroa aplikatzean aurrekaririk gabeko doitasuna eta kontrola emateko gaitasuna dutenez, VCSEL laserrak aukera berriak zabaltzen ari dira efizientzia hobetzeko, kostuak murrizteko eta kalitatea areagotzeko gainazalen tratamendu termikoetan, hala nola estaldurak aplikatzean, altzairuak suberatzean, lehortzean eta ontzean.

      VCSEL laserrak erabiltzean, malgutasun handiagoa dago tratamendu termikoen prozesuen konfigurazioan, eta erregai fosilez elikatutako labeak ordezkatzen dira.

      Web-mintegian, gure adituek gidatuko zaituzte tratamendu termikoei aplikatutako teknologia honen azken joeretan eta aurrerapenetan barrena. Hura erabiltzearen abantailak eta onurak ezagutaraziko ditugu.

      Azken joera eta aurrerapen hauek landuko dira:

      • VCSEL laser-teknologiarako hastapenak: gainazaleko tratamendu termikoetan aplikatzearen abantailak.
      • TECNALIAk garatutako VCSEL prozesuaren kontrola: DataVCSEL®
      • VCSEL teknologia TECNALIAren laguntzarekin beren prozesuetan aplikatu duten enpresen arrakasta-adibideak:
          1. Kera-Coat, altzairuzko gainazalen estaldura zeramikoak beiratzean.
          2. Gestamp, beroan estanpatutako altzairuen tratamendu termikoetan.
          3. Eika, eragingailu erresistiboen sinterizazioan.

      Norentzat

      Automobilgintzaren, energia berriztagarrien, ontzigintzaren eta aeronautikaren sektoreetan azaleko tratamendu termikoen prozesuen efizientzia eta kalitatea hobetu nahi duten ingeniari, teknikari eta industriako profesionalak.

      Online

      Hartu lekua!
      Izena eman