Agenda

    VII Marine Energy Conference

    Parque eólico offshore

    Eguna

    2021ko azaroaren 9a

    Lekua

    Bilbo

    Ordua

    9:00 am - 3:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Ozeanoa energiaren eta bestelako baliabide batzuen iturri amaigabea da. Haiek ustiatzeko, kostu lehiakorreko konponbideak garatuko dituzten berrikuntza teknologikoak behar dira.

    Biltzarraren helburua

    Biltzarrean, ikertzaileek eta industriaren ordezkariek EAEko offshore energia berriztagarrien arloko berrikuntzen merkatu potentziala eta ikerketa-jarduera berrienak izango dituzte eztabaidagai.

    • Iñigo Mendikoa gure lankideak itsas ingurunearen muturreko baldintzak jasateko gai diren materialen arloko berrikuntzaz hitz egingo digu.
    • Vincenzo Navak, berriz, offshore energia berriztagarrien hedapena bultzatzeko adimen artifizialak duen potentzialari buruz jardungo du.
    • IDOM, SAITEC eta SENER enpresek, besteak beste, kontatuko digute zein diren azken aurrerapenak EAEn egiten ari diren offshore energia eolikoari buruzko ikerketa-proiektuetan. TECNALIAk parte hartzen du proiektu horietan.

    Biltzarrak helburu du ikerketaren eta industriaren premien arteko elkargune bat aurkitzea, EAEko offshore energia berriztagarrien arloan.

    Jardunaldia JRL-OREk (Joint Research Laboratory on Offshore Renewable Energy) eta Euskampus Fundazioak antolatu dute, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, TECNALIArekin eta BCAMekin.

    *Biltzarra ingelesez izango da

    Informazio gehiago

    Bilbo

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda