Agenda

    Wake up Post-Pandemic Cluster Meeting IN-MOVE by Railgrup

    Eguna

    2022ko apirilaren 26a

    Lekua

    FICOBA - Irun

    Ordua

    9:45 am - 6:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Mugikortasun jasangarriaren industria urrats erraldoiak egiten ari da pandemia ostean, eta lehiakortasuna hobetzeko agertokiak sortzen ditu

    Pandemiak markatu dituen azken bi urte hauetan, gure bizimodua are gehiago balioesten ikasi dugu. Nahiz eta aldi horretan gure mugimendu-askatasuna behin baino gehiagotan mugatua egon den, mugikortasunaren industriak urrats erraldoiak egin ditu, erakutsirik une zailetan zorroztu egiten dela gizakion buru-azkartasuna eta pertsonen bizimodua hobetzeko garapen, aliantza eta lorpen berriak sortzen direla.

    TECNALIAK parte-hartze aktiboa izango du Go Mobility by MUBIL nazioarteko azokan, stand batekin eta zenbait hitzaldirekin. Azoka horrek topaketarako ematen digun aukera paregabea baliatuta, apirilaren 26an, mugikortasunaren sektoreko ordezkari publikoak eta pribatuak bilduko ditugu eta sektoreak azkenaldian egin eta merkaturatu dituen askotariko berrikuntzak jakinarazi, erakutsi eta eztabaidatuko ditugu.

    Networkingeko lantegia mugikortasun jasangarriaren arloan

    Ekitaldian Networkingeko lantegi bat ere izango da mugikortasun jasangarriaren arloan; lantegi horretan, mugikortasunaren industriaren etorkizuneko kontzepturik garrantzitsuenak landuko ditugu taldeka. Erabilera-kasu hipotetikoak landuko ditugu elkarrekin, gai hauei buruzko kasu errealak oinarri hartuta:

    • Energia bigunak (hidrogenoa, berriztagarriak, etab.)
    • Mobility as a Service
    • Ibilgailu autonomoak
    • Mugikortasunerako hirigintza-antolamendua (zero emisioko eremua, azken miliako ordutegiak, kargako bizikletak, etab.)
    • Etorkizuneko trenbideko garraioa (hidrogeno-trena, hyperloopa, tranbia autonomoa, etab.)
    • Mugikortasunerako lankidetza publiko-pribatua

    FICOBA - Irun

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda