Webinar honetan, industrian tenperatura handiko bero-ponpak erabiltzeko gakoei helduko diegu, teknologiatik hasi eta merkatura arte.
Industrian tenperatura altuko bero-ponpak (HTHP) erabiltzea ez da soilik kontu teknologiko bat: negozio-ereduaren eta energia-eragiketaren erronka bat da. Webinar honen gaia da nola bizkortu teknologiatik merkaturako urratsa. Horretarako, lurruna ekoizten duten bero-ponpak industriarako soluzio bideragarri, lehiakor eta eskalagarri bihurtzea ahalbidetzen duten gakoei helduko diegu.
Industriako kasu errealak, negozio-ereduak eta malgutasun energetikoa
- Saioan, Sedicalen eskutik, lurruna bero-ponpa bidez ekoizteko arrakasta-kasu industrial bat aurkeztuko da.
- Era berean, malgutasun energetikoak lehiakortasun industrialerako faktore bereizgarri gisa duen zereginean sakonduko du TECNALIAk.
Norentzat da webinarra?
- Bero-ponpen ekipoen fabrikatzaileak
- Ingeniaritzak
- Energia-zerbitzuen enpresak (ESCO)
- 200 °C-rainoko prozesuak dituzten industriak (elikagaiak eta edariak, papera, kimika, petrokimika, farmazeutikoa, etab.)
- Eragile publiko eta instituzionalak eta elkarteak
Webinar hau ere interesgarria izan daiteke zuretzat
- Eman dezakezu izena maiatzaren 19an egingo dugun webinar honetan: Tenperatura handiko bero-ponpak prozesu industrialetarako: aerotermiatik lurrunera.
