Zibersegurtasuneko talentua bultzatzeko gune bat eraikitzen ari gara
Women4Cyber Euskadi topaketaren bigarren edizioa Bilbon egingo da, zibersegurtasuneko profesionalak biltzeko eta aniztasunak ingurune digital seguruen sorreran duen zereginari buruz hausnartzeko.
- Women4Cyber ekimena 2018an sortu zuen European Cybersecurity Organisation erakundeak, zibersegurtasunaren alorrean emakumeen presentzia sustatzeko.
- Orduz geroztik, sektore horretako profesional berriak konektatzeko eta laguntzeko ekimenak garatzen ditu. Adibidez: CybHerTalkak, W4C Startup Schoola eta mentoretza-programak.
AAren eta zibersegurtasunaren alorreko lankidetza-eredu berri baterantz goaz.
Adimen artifizialaren ezarpen gero eta zabalagoak segurtasun digitaleko erronkak sortzen ditu, eta diziplinen eta eragileen artean elkarlan estuagoan aritzeko beharra dakar. Topaketan aztertuko dugu nola konbinatzen ditugun bi arloak, sortzen ari diren arriskuei aurrea hartzeko, eta nola indartzen dugun berrikuntza arduratsua bultzatzen duen ekosistema partekatu bat.
