Euskadiko zibersegurtasunaren alorrean emakumeen talentua eta aniztasuna sustatzen
"European Cybersecurity Organisation" (ECSO) erakundeak babesten du Women4Cyber ekimena, 2018an sortua zibersegurtasunaren arloan emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta ezagutarazteko.
2022az geroztik, Women4Cyber Spainek bideratzen du mugimendu hori gure herrialdean, eta bere ekosistema hazten ari da lurralde osoan. Euskadin, zibersegurtasunarekiko eta berdintasunarekiko konpromisoa hainbat jarduera eta lankidetza-sareren bidez islatzen da, hala nola Bilbon egingo den Women4Cyber Councilen Europako bileraren bidez.
EnpresaDigitalak, ITP Aerok eta TECNALIAk antolatutako Women4Cyber Euskadi 1. Topaketa mugarri garrantzitsu bat izan da Euskadin erreferentziazko gune bat sortzeko zibersegurtasunaren, berrikuntzaren eta emakumeen talentuaren arloetan.
- Jardunaldiaren helburua da eraldaketa digital seguruarekin konprometituta dauden profesional, enpresa eta administrazioak harremanetan jartzea, gaur egungo erronka eta oztopoei aurre egiteko.
- Bertan, lankidetza sustatzeko beharra nabarmenduko da, baita zibersegurtasunaren arloan komunitate inklusibo eta anitz bat sortzeko beharra ere.
Zergatik parte hartu Women4Cyber Euskadin?
- Euskadiko zibersegurtasuneko erreferentzia eta profesionalekin elkartu ahalko zara.
- CybHerTalks, W4C Startup School eta Mentoring Programa bezalako ekimenak topatuko dituzu, sektorean emakumeen talentua bultzatzeko diseinatuak.
- Sektoreko emakumezko euskal profesionalei ikusgarritasuna ematen die garratzi handiko hainbat arlotan.
- ETEei, administrazio publikoei eta, oro har, gizarteari laguntzen die ekosistema digital seguruago, erresilienteago eta berritzaileago bat eraikitzen.
Norentzat da Women4Cyber Euskadi?
Zibersegurtasunarekin zerikusia duen edozein enpresa, erakunde edo profesionalentzat, eta, bereziki, arlo horretan lanean ari diren profesional guztientzat.
Egin bat mugimenduarekin, eta hartu parte Euskadi ziberseguruago eta berdinzaleago bat eraikitzen!