Agenda

      World Hydrogen Summit 2025: hidrogenoa garatzeko berrikuntza teknologikoa

      World Hydrogen Summit 2025

      Eguna

      2025ko maiatzaren 21a - 2025ko maiatzaren 22a

      Lekua

      Rotterdam

      Ordua

      9:30 am - 6:30 pm

      Hidrogenoaren sorkuntzan, banaketan, biltegiratzean eta segurtasunean ditugun garapen teknologikoak aurkeztuko ditugu sektoreko Europako azokarik handienean

      Maiatzaren 21ean eta 22an World Hydrogen Summit 2025ean hartuko dugu parte, Rotterdamen; hain zuzen, hori da hidrogenoaren garapen globalari eskainitako mundu mailako ekitaldirik handiena. Sektoreko 15.000 aditu baino gehiago biltzen dituen ekitaldia aukera paregabea da sektorearen joerak eta azken garapen teknologikoak ezagutzeko.

      Hidrogenoa garatzeko berrikuntza teknologikoak

      World Hydrogen Summit 2025ean, lehen aldiz, erakusle gisa hartuko dugu parte Hall 4, stand D.111ean, non hidrogenoaren balio-katerako gure garapen teknologikoak eta karakterizazio-zerbitzuak aurkeztuko baititugu:

      • Belaunaldi berriko elektrolizagailuak.
      • Karbono-mintzak eta mintz-erreaktoreak.
      • Materialen bateragarritasunerako soluzioak.
      • Hidrogenoa biltegiratzeko andel berriak.
      • Ihesak detektatzeko sentsoreak.
      • Segurtasunerako soluzioak.

      Aditu-talde espezializatu bat izango dugu azokaren bi egunetan. Beraz, gure soluzioak zuzenean ezagutu nahi badituzu, ez zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzeko eta hitzordu bat adosteko.

      Ahoyweg 10 3084 BA, Rotterdam

      Hartu lekua!
      Izena eman