Agenda

    Zergatik egiten du huts nire produktuak?

    Eguna

    2018ko urriaren 4a

    Lekua

    Berrikuntzarako COTEC Fundazioa , Velázquez 24, 2.a esk. 28001 MADRIL

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    ZERGATIK EGITEN DU HUTS NIRE PRODUKTUAK?

    Industrian, oro har, izaten diren materialen eta osagaien hutsegiteen analisiko soluzioen aplikazioa

    Jardunaldi honen helburua da hutsegitearen eragileak ikertzeko eta zehazteko metodologia azaltzea bertaratzen direnei, zenbait industria-sektoretan aplika daitezkeen kasu praktikoen bidez: automobilgintza. trengintza, aeronautika, manufakturak, aseguruak, azpiegiturak, petrokimika eta abar.

    Datuak eta ebidentziak jaso eta aztertzen dituen prozesu bat da hutsegite-analisia, eta zuzentze-ekintzak proposatzeaz gain, arriskua balioztatzen du, eta erantzukizunak eskatzen. Funtsezko tresna da produktu berriak garatzeko eta lehendik daudenak hobetzeko. 

    Hirurogei urte baino gehiago daramatza TECNALIAk material metalikoak, plastikoak eta konpositeak, material zeramikoak, beira, zura eta pintura-estaldurak analizatzen eta probatzen.

    Beste zenbait produktu, osagai eta sistemaren artean, hauek lantzen ditu: ardatzak, errodamenduak, engranajeak, bero-trukagailuak, hodiak, labeko hodiak, torlojuak, balbulak, turbinetako osagaiak, erreaktoreak, egitura eta osagai soldatuak eta transmisio-sistemak.

    NORENTZAT DA?

    Jardunaldi tekniko hori, doakoa, sektore hauei dago zuzendua: ekipo-osagaiak eta -ondasunak fabrikatzen dituzten enpresak, automobilgintza, industria aeroespaziala, trengintza, robotika, ingeniaritzak, perituak, aseguru-etxeak, sistema eta osagaien diseinuan, fabrikazioan, erabileran eta mantentze-lanetan ardurak dituzten pertsonak, eta fidagarritasunaren, mantentze-lanen, kalitatearen, bulego teknikoen eta arriskuen arduradunak.

    AGENDA
    09:00 Harrera eta izen-ematea
    09:15 Ongietorria eta hasiera
    ► 
    Hizlaria: COTEC
    ► 
    Hizlaria: TECNALIA Industry Lab_services
    09:30 Inaugurazio-hitzaldia
    ► 
    Hizlaria: zehazteko
    09:50 Mantentze prediktiboa, azpiegitura-osotasuneko arazoen konponbide: sistema txertatuak
    ► Jaime Gascón, materialen ingeniaritzako aditua, Industry Lab_services, TECNALIA
    jaimegas
    10:20 Arkitekturako inguratzaileen patologiak: beiratik fatxada aireztatura
    ► Susana Santamaría, beiraren patologietako aditua, Industry Lab_services, TECNALIA
     Susana Santamaria TECNALIA-2
    10:50 Auzitegi-ingeniaritza makineriaren matxuren eragileen ikerketan
    ► José Herrero, ezbehar-ikertzailea, IS
    11:10 Atsedenaldia kafea hartzeko
    11:30 Aholkularitza muturreko kondizioetan lan egiten duten ekipoetarako materialak hautatzeko
    ► María Vaquero, materialen ingeniaritzako aditua, Industry Lab_services, TECNALIA
    mariava
    11:50 Babes katodikoa eta haren aplikazioak korrosioaren prebentziorako
    Víctor de Gregorio, IR Corrosión 
    12:10 Mekanismo espazialen egiaztatze-prozesuan ikasitakoak
     Antonio Fernández, AVS Added Value  
     12:30 Beira egokiro erabiltzeko irizpideak eta metodologia
    Alberto Catalá, CITAVeko arduradun teknikoa, Saint Gobain taldea 
    13:10 Mahai-ingurua eta ondorioak
    ► 
    Ángel Doblado, merkatu-kudeatzailea, Industry Lab_services, TECNALIA
    13:30 Jardunaldiaren amaiera